Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Asto-esnea; ardi-esnea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eibarren astoaren esnea ere saltzen zen. Asto-esnea; ardi-esnea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eibarren astuaz kalien esnia saltzen ibiltten ei zittunan berriz. Aittak esaten jonan. Astuan esnia be zeozetako ona zonan. Etxakiñat zerendako zan be. Ona ei zan. Da astua eruen etxe parera da bertan batu ta hari be...
-Jentiak sinistu daixen astuan esnia dala. Bestela jentiek, e...
-Propiedadiek pe momentuen batute ba betik zer gehixao eukiko euen.
-Hemen eztait egongo zan baiña Eibarren ibiltten zala, egon zala hori. Hemen astuanik etzonan, baiña han bai. Etxakiñat astuana zelakua izango dan.
-Ha be txarra ezta izengo.
-Lenao, bueno!, harrapatzen zana. Makiña batek ahuntzek eukitten zittuen etxien da esnie hartzeko. Ahuntzek esnie asko eukitten dau. Ahuntzek euki da esnie.
-Ahuntzak batzuk esnie dezente daukenak pe izateittuk eta.
-Apurtxo bat gobernau ezkero ahuntz batzuk esnia mordua eukitten daue ta. Etxerako esnia. Oiñ horrek gauzok pa gastau eiñ die, fan die.
-Ahuntzak (behiak) baiño mantentzeko merkiao ta.
-Esnia gutxiao be bai baiña.
-Proporziñuen bastante esne jaukek ahuntzek apur bat gobernau ezkeo. Ardixan moduko fuertie gaiñera eztok, ardixan moduko fuertie eztok.
-Ez, meiaue.
-Espumosue dok, baiña dok esne más behixen estilora, esnie.
-Gustua be eukiko jok diferentie. Neuk etxuat aprobau.
-Bai. Gustua ezta iguala izengo.
-Klaro. Bakotxak bere zera.
-Karmenek jakingo jok, akordetan bajako.
-Hari gustetan jakon.
-Gustau bai. Behin fan zonan tiuen etxera bai, eta harek ahuntzak eukitten jittunan asko. Harek etxaukan ganaurik han. Han Altos Hornos onduen, fabrikie dauken lekuen hor eiñ euen etxe bat, eta etorri zien horti zeeti, Elkoroti ero horti, San Prudentzioti hara. Ta biñ artien etxie eiñ auen han da ortuek eta. Gero ahuntzek eta erlie ta, basuan topauta erlak eta eukitten zittuen asko, da gero fan zan ba Karmen haren famelixako zera zan, da tio zittuen haik, eta fan zan ba bisittetan egunen baten baten batekin fan zan, eta gero honutzien esnie emutsiela, kafesnie ero esnie zera, goxien ero fan zanien. Da "kotxiños!, behin fango bisittetan da, kotxiños, txarrixe, ahuntzen esnie".
-Haintzako normala, (...)
-Amorro ona euken harek. Ahuntzen esnia...
-Baiña behin hiru-lau bider hartu ezkero. Ahuntzan esniak txarrik eztauka ezebe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia