Baserriko tresnak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ARE-007/034
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Aittajaunek hemen lelengo goldie aittajaunek. Aittajaunek hor ikazgiñen ibilli. Urabarrixen fanda Gabonak artien. Urabarrixen denporie apur bat mejoretan hasten zanien hasi tta urte dana. Da bostehun pezeta. Irixekin lana indde. Burdi tta iri. Bostehun pezeta. Eta goldie orduentxe hemen lurra lanketako. Aurretik laixiaz, e.
-Laixia ta golda txikixe ero ta.
-Beste holako haga luze bategaz golda txikitxo bat egoten zan. Haregaz be bai tta, gero burdiñariaz. Da hola lanketan zan. Goldia.
-Bai, esate auen orduan, goldia ekarri auenien esaten juen batzun-batzuk esaten auela: "laster fangoittuk horregaz hasten baittuk goldan bueltaka; Deban behera lurrok danok bialdukoittuk." Lur barik geratuko ete zien billurtuta.
-Billurra auken lurrak danok bera fango zien.
-Deban behera lurrak laster botako jittuk.
-Ba gorutza be majo botaten auen harek lurre, e. Jakiñ in bi zan lanien beraaz. Goldie ekarri auen eta goldie edarra gaiñea, e.
-Indarra euki ezkeo.
-Nik haregaz goldiaz ibili naz goldan. Niretzako astune zan ni artien mutikue nitzen da. Baiña gastauta euen jota goldan ibiltten. Gero ekarri gauen barrixe. Aittajaunek bostehun pezeta irabazi.
-Gutxi izengo da hori.
-Bostehun pezeta? Keba. Orduan etzeuen edozeiñek irabaziko bostehun pezeta, e. Goldiek balixo zittuen hirurehun pezeta ero zeoze gutxitxuau. Holako bat balixo auen. Goldie ekarri tta ondio dirue sobrau jakon. Da hemen goldaik ez auen. Da beste golda bat auen Koruetan, (Mendikutzan?). Holaxe kontauta euzen goldaak, lanketa goldaak. Gero goldie ekarri auen da gero bera faten zan ikazgiñen da ondio goldie ibiltten auen, diru bat kobrau ta beste batzui ixten etsen. (...) Geratu be in barik goldioi. Batek ixten utsenien bestiek.
-Betik martxan.
-Hartu burdixan goldioi eta beste traste batzuk pe bai tta, kalera be faten zan ha.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!