Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaleta: herriaren bilakaera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aretxabaletan kale-baserri asko zeuden garai batean. Baserriko tresnak. Herria nolakoa zen; oso etxe gutxi, gehienak baserriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor be basarrixak asko euzen Atxabaletan lehenau ta. Hor terreno zatixak eta baukien da hareik lanketan. Goldie ta beste erremintta batzuk. Lurra apurtzeko artaarie ta trillue ta danak erueten zien. Lelengo goldatu ta gero trilluaz apurtu ta...
- Trillotu, apurtu ta gero artariaz apur bat zera eiñ, hauts apur bat iñ patatia sartzeko ta urabarrixan da. Atxabaleta, e, lau etxe euzen bakarrik Atxabaletan nire mutiko denporan.
-Ez euan etxe, kaleko etxe asko. Dana basarrixak zien, hasi behian da goraiño eztakit zenbat dazen be.
-Hortxe erdi-erdixan, zentro-zentruen dazen horretxek etxiok.
-Parte zarra.
-Gerrana ta Zaldukue ta. Zenbat eozen. Hor beetik gora (Pixuenak?) be bai lenao. Hori Eroski, harek jaukenen. Da handi gora be bai. Gero horreik zeranak eta. Ximonenak horrek. Ixa aztuta daukat izenak pe horrenak. Han etxe baten bizi zien haik danak jaukien terrenua. Gaztañaganak eta. Danak eukien, asko edo gutxiau terrenua. Da eurak pa behin bat ero; behin bat ero beste. Da lanketako paraje zera baeukien ba. Baten bati eragin biher, goldan da eziñ eiñ harekin.
-Normalien eukitten auen ba esnie eukitteko etxien. Esnie ta txaltxo bat hazi tta halaxe. Gero basarrikon batei eraiñ lanak, patatie ta babie ta jateko ba landu ta preparau ta gero ba eurek ereiñ.
-Eurek fabrikan lana eindde kaleko gizonok. Fabrikan in lana ta gero libre eozen denporan ba patatie ta hartu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia