Muxika (Bizkaia)

Ibarrurikoak harroagoak ziren

Ibarrurikoak harroagoak ziren Garizuma bukatzeko desiratzen egoten ziren erromeriara joan ahal izateko. Gorozikan ez zen domeketako erromeriarik egoten, Zugastietara joaten ziren. Ajuria auzoko jendearekin ondo konpontzen ziren, Ibarruri aldekoak, ostera, harroak zirela diote. Ibarrurin hain harroak ez zirenak Muniketako erromeriara joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-026-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garizuma bukatzeko desiratzen egoten ziren erromeriara joan ahal izateko. Gorozikan ez zen domeketako erromeriarik egoten, Zugastietara joaten ziren. Ajuria auzoko jendearekin ondo konpontzen ziren, Ibarruri aldekoak, ostera, harroak zirela diote. Ibarrurin hain harroak ez zirenak Muniketako erromeriara joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mari: Baia garizumie ta jantzan, desietan garizumie akabetako jantzan hasteko. Zugastietara joaten gintzezan, soiñue joten hasten zan, ta jantzan. Ta gero danok etxera iladan.
- Hamen ez zan egoten erromeririk ala?
- Amaia: Ez.
- Mari: Ez, Zugastietan. Gure ama-eta itxeroten egoten zien hor hiru andrak eta "ontxe datoz gure gaztiek". Bai ba, gu gure bozien hor kamiñoan gora, danok batera.
- Ta Zugastietan nun izeten zan?
- Amaia: Kurtzeroan.
- Mari: Kurtzeroan.
- Amaia: Kurtzeroan. Adxudxekoak (Ajuriakoak) egoten zien handik aldetik, Iborrikoak bestetik eta ta Gorozikekoak han zerien.
- Mari: Adxudxekoak eta gu gintzezan estilo batekoak, hor Iborrin bat edo bi harroak egon zien.
- Amaia: Buf, Iborriko jentie.
- Mari: Ostera gu Adxudxekoaz bat eittie izen zan danakaz.
- Amaia: Iburrikoak Txomin abadieri esan ei etsien Gorozikarrak izen gariela harroak.
- Mari: Igual
- Amaia: Bai. Txominek esan eban baten.
- Mari: Orduen guzurre esan deu baten Txominek be.
- Amaiai: Esan botsie berari.
- Mari: Hori esan batsie, guzurre esan dotsie batan batek.
- Amaia: Iburrikoak takoiekin ta ipelako zerakin, gu abaraka-galtziaz be igual.
- Mari: Bai gu Adxudxekoak-eta estilo batekoak izen gintzezan gaztetan, estilo batekoak.
- Ta Iburrukoak-eta harroauak zer, jazkeran edo izekeran be bai.
- Amaia: Jazten, jazten, jazten.
- Mari: Danak ez, baia batzuk egon zien harroagauak.
- Amaia: Gehixenak. Ze danak ekiezan nebak Bilbon, bata ez daitz nun, ta bestie batai nun ta bestie nunun, ta eurek be joaten zien Bilbora ta ba beti egoten zien elagantetxuau Sagastitarrak eta bueno. Ta gero, Iburrin be apur bet gure antzekoak Muniketara joaten zien. Harek Muniketara. Zuen Begon amuma-eta eta horrek Muniketara.
- Mari: Izengo zien bai.
- Amaia: Goikoak, baia honek Sagasti ta honek beheko zerak.
- Bego zure errenan amuma ta diñozu?
- Mari: Bai.
- Amaia: Bai, harek Muniketara joaten zien.
- Harek Aluzekoak die.
- Amaia: Bai Aluzekoak eta hango jentie Muniketara ta beste elegantetxuauak Zugastietara. Hor egoten zien.
- Mari: Zugastieta elegantetxuaua zen ta.
- Ta orduen Zugastietako erromerixen hori egoten zan, diferentzixe Iburrikoan artien ta...?
- Amaia: Bai. Nebak-eta be gorbatakin etorten zin horrek mutillek, horkoak.
- Mari: Baia estudxietan-eta egon zien-eta.
- Amaia: Ba horregaittik ba. Estudixetan ta biherrien Bilbon-ta, ta Bilbokoak gorbatakin etorte zien.
-Mari: Lehenau kolejixoan eon zienari be igerri eitten jaken. Oin kolejixoan dauena be iguala da, bestielakoa.
- Amaia: Danak dauz kolejixoan oin.
- Mari: Oin ez da igertzen, oin igerri bez.
- Baia han diñot. erromerixen, ze egoten zien bi zati moduen, batzuk...?
- Amaia: Ez. Jantzan nahaste.
- Mari: Ez, nahasteu, baia zuri eskatu eitten otsun baten batek jantzan joateko ta joaten zintten jantzan. Ta gero akabeten zan soiñue akabeu ta gero igual beste bategaz hasten zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia