Aretxabaleta (Gipuzkoa)

San Blas eta San Lorenzo ermitak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Blas eta San Lorenzo ermitak. Santuak. Baserria eta ermita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Casualidades de la vida", hemengo santue hara erun, eta han jaixo zan andrie hona etorri… Makiña bat baserri badaz hemen inguruen, eta honaxe etorri, eta bertara ezkondu….
- […] San Blas esaten jone gehixenak, baiña San Blas baiño lehenaokue da San Lorenzo, eta hari kaso gutxiau eitten utsie. Horrek San Blasek pentsetan dot beste meritun bat daukela. San Blas. Kalien be askok esaten euen: “Bai, badator San Blaskue” esniekin faten nitzenien. San Blaskue, bai, San Blaskue… San Blas baiño lehenakue Sallobente, baiña…
- Mezie be San Blas egunien emuten da ta.
- San Lorentzo egunien, e, emun euela noizbaitten, anaiek esan usten niri. Abade gazte bat etorri zala mutiko batzukin edo, ume batzukin, ez jakiñat nundik eta. Harek emun euela San Lorentzo [egunien].
- San Blas egunien zer egitten dabe ba?
- San Lorentzoi ez deutsie hainbeste kaso eitten, San Blasi itten utsie. Erregaluek, kandeleruek-eta, gauza guztiek hari itten utsie. Harek dauko famie. Ta gero beste andre batek esan euen, danak hari eitten eutsela San Blasi-ta, San Lorentzoi ez deutsiela-ta, berak ekarriko zittuela lorak, jaboi takuen ipiñi, zera, forrau papelakin jaboi takua, eta han sartuta lorak, baiña artifizialak. Nunbaitten indda, monjetan ero, nunbaitten ibili-ta ikasitta euala bera itten-ta. Berak ekarri zittuen, ta hareik ipiñi utsen. Batzuetan neuk be erueten nutsan loran batzuk, e. Ganauzain nabillela-ta hartzen nittuen ta, bisetsak edo, bisutsak edo, lora laru batzuk eukitten dittue, egurre gogorra daukenak. Lora batzuk eitten zittuen laru-laruek, edarrak, haundixak. Bisutsak, arbolien moduen die horreik eta, edarrak egoten zien batzuetan. Hareik hartu, apurtu eta erun eta ifiñi han. Ximeldu arte.
- Zuen etxia dago onduan, elizian onduan?
- Bai, lehen pegaute ixa, pegante, teillatutxo bat-eta baeuken. Baiña oin apartau ein daue-ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia