Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Inguruko ermitak; baserria ere ermita izandakoa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserria, ermita izandakoa. San Blas. San Juan ermita; San Lorenzo. Baserrian, harrizko gurutze bat dago horman.

Transkripzioa

- Hau etxiau be elizia edo ermittia edo zer izan zan?
- Ermittie izendakue da. San Blas euen hemen. San Blas. Eta gero hara eruen euen, ni jaixo nintzeneko etxera, Sallobentera, San Blas. Hara eruen euen. Eta Orotik beste bat, San Juan. Ta han bertakue ba San Lorentzo edo. San Lorentzo, Sallobente horregatik esaten utsie etxiei, e. Sallobente beste bat Elgoibarren edo badau, Sallobente, asko entzuten da, auzue edo dau, Elgoibarren.
- Oin hiru santu alkartu dia han.
- Oin hiru. Ez dakit lehen zela egongo zan ha santua bat bakarrik han. Haundixaue in biheko euen elixie. Ni hareikin akordetan naz. Ni bakarraz ez naz akordetan.
- Orduan aspaldiko kontua da hemen San Blas eruete hori.
- Aspaldikua da, ta bestie, noizkue izengo dan ha! San Lorentzo noiztik egongo zan ha! Ez daue… topetan daben arrastoik noizkue dan ha. Esaten euen, e, umiek bautizetan be lehenau esaten euen Gatzagatik hara etorten ziela eta. Pentsa eizu. Ha elixie noizkue izengo zan. Gatzagatik hara umie bautizetan. Edo famusue lekue izeteagatik….
- Igual, umiek eztarrikue-ta asko eukitten dabie-ta.
- Igual horregatik izengo zan.
- Orduan zuk hau beti baserri ezautu dozu. Hau ermitta ezautu ez dozu in?
- Ez, ez. Ez dou ezautu ermitta.
- Arrastuak egon bihar dabe, e, gurutziak eta?
- Hor harrizko kurtze bat badau. Kurtza zar bat, horman, ur bedeinkatu moduen, ontzixe, handikaldeko partien edo, zer baten arrastue badau. Guk ezauketako… Beste batzuk be makiña bat ahalegin eitten ibili die topetan, baiña danak ez dot pentsetan. Lehenau, badakitzu, lehenau gauzak, e, iñork ez zittuen eskribiduko-ta, ez die jakitten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia