Eskolatik egindako txangoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola kontuak. Irteerak egiten zituzten. Debara joan zireneko eguna ondo gogoratzen du.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: ARE-005/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolatik eskursiñorik edo itten zabien zueik, kanpora edo?
- Bai, bai, faten gintzen.
- Bai?
- Bai, bai, bai. Ni lehenengo fan nintzena Debara fan nintzen, lehenengo eskursiñua, Debara fan nintzen, eta gaseosie orduantxe eran neuen lehenengo aldiz Debara fanda eskursiñuan! Lehenengo aldiz, e! Lehenago [gaseosia] izeten zien botillak, hola, atzamarrakin zapaldu… […], e! Hola, bolatxo bat eukitten euen puntia baiño beheratxuauen —kof, kof, katarrua dakot eta barkatu—, ta atzamarrakin zapaldu ta “prost!” eitten euen ta gaseosia. Lehenengo aldiz limonadie, gaseosie, lehenengo aldiz Deban eran neuen nik. Eta nik ez neuken diruik ha pagateko, baiña hemen San Migelgo —hildde dao oin— San Migelgo Pablo, ni baiño bastante zahartxuaua zan eta, ba, diru apurtxo bat gehixau nik baiño. Nik ez neuken diruik. Eta eran neuen hantxe lehenengo aldiz eran neuen.
- Eta zela faten zitzien Debara?
- Autubusien!
- Autubusien danok?
- Autubusien, bai, bai, autubusien. Debara ta Donostiara eta batera eta bestera faten gitzen. Hor hortik zihar, e, bestekaldera eta […] ez, baiña hemen inguruan faten gitzen! Urtero faten gitzen!
- Urtien behin, edo?
- Honbre! Urtien behin! Klaro! Ze, hamar bider ala? […].
- Ta itsasua lehenengo aldiz noiz ikusi zeben akordetan zara?
- Orduntxe!
- Orduntxe?
- Orduntxe lehenengo aldiz itsasua!
- Jo, ha haundixa izango zan…
- Han ibilli nintzen, honbreeee… ha zer zan! Zapatak edo alpargatak edo, ez dakit zer neuken, hareik kendu eta han ibili nintzen. Artian fraka motxakin, klaro, fraka motxakin, ta han ibili nintzen uretan eta ur eskiñan ta hara eta hona, han ibili nintzen, pozik! Ha gauza haundixa izen zan!
- Bai, bai.
- Nobedade haundixe, joe.
- Honbree! Itsasora fatia? Jolin!
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!