Elgoibar (Gipuzkoa)

Matrikulazioa igotzeko, zerbitzuak eskaini behar

Matrikulazioa igotzeko, zerbitzuak eskaini behar Bi eskola publikoez gain, eskola pribatua (Pilar) eta ikastola zeuden Elgoibarren. Eskola publikoko matrikulazioek behera egin zutenean, beste ikastetxeek eskaintzen zituzten zerbitzuak eskaini beharra ikusi zuten. Bi urtekoen gela jarri zuten martxan eta jangela-zerbitzua ere bai, baina zeuzkaten baliabideekin moldatu behar izan zuten hasieran.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-143-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi eskola publikoez gain, eskola pribatua (Pilar) eta ikastola zeuden Elgoibarren. Eskola publikoko matrikulazioek behera egin zutenean, beste ikastetxeek eskaintzen zituzten zerbitzuak eskaini beharra ikusi zuten. Bi urtekoen gela jarri zuten martxan eta jangela-zerbitzua ere bai, baina zeuzkaten baliabideekin moldatu behar izan zuten hasieran.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasieran, bueno, A eredua...
- Bai, geu giñen A eredua. Bai.
- Eta zelan juan zan gero hori...?
- Gero, nik Imanoli aurreko egunian kontatzen nion. Elgoibar da herri txiki bat. Eta, orduan, herri txiki bat eta lau eskola martxan: pribatua, ikastola eta bi publika. Ta orduan ez zegoen umerik hornitzeko eskola guztiak. Orduan, geuk ikusten genuen denboraren poderioz gure matrikula jeisten ari zela. Alde batetikan geneukan pribatua eta beste aldetikan geneukan ikastola. Orduan, heltzen zen matrikula garaia eta geure kopurua gero eta txikiagoa zen. Orduan eskolan zegoen erronka bat. Geuk eskola aurrera eramatea nahi genuen eta ikusten genuen etorkizuna nun zegoen. Orduan beste eskolek gurasoei eskeintzen zituzten baliabideak geuk ere eskeini behar genituela. Orduan geuk... hasi giñen... pues, lehehenengo, pues hori: haurtzaindegia. Geuk haurtzaindegia ez genuekan, 3 urtetik gora zetozen gure ikasleak. Orduan zer pentsatu genuen? Departamentuari eskatu genion laguntza eta jarri genuen martxan 2 urteko gela; gutxienez bi urtetik gora hartzea posible genuekan ikasleak. Eta, klaro, departamentuak zer esan zigun: ez, martxan jartzea posible duzue, zuek erabiltzen badituzue dituzuen baliabideak. Eta, klaro, geuk honela egin genuen. Pentsatu genuen aber zein irakasle izan zitekeen aproposena hori egiteko eta gero beste aldetikan ere bai eguardian gelditu behar bagiñen ikasleekin zein irakaslek geneukan ordurik edo... posible geneukan gelditzea ikasle hoiekin emateko bazkaria. Eta honela lortu genuen, zeren eta 2 urtetik gora matrikula ofiziala izatea etorri zen askoz beranduago. Baiña urte... urtea, konkretuki, ere ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia