Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Doktrina; abadearen zigorrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Doktrina ikastera elizara joaten ziren. Zigortutako umeak aldarean Angelusa errezatzen, jende guztiaren aurrean. "...dotrinia beste eskola ikasi baneu...!".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dotriñia asko, ez?
- Dotriñia bai, dotriñia eskolan ez euen dotriñia emuten, e?
- A, eskolan ez?
- Ez, ez, dotriñia, gero elizara fan biher, elizara, saloira. Dotriñia biheko! Leziñuak emun bihar zittuen eta hurrengo egunien ikestera fan bihar, bestela —atzo esan notsan honi— altaran aurrien han, danen aurrien han egon bihar.
- Ikesi ezien hantxe, altaran?
- Bai, Anjelusa errezetako bajetan gintzen, ba, elizara. Aurretik eztakit nun egoten zien, baiña nire denporan ya saloia in euen, ezta? Eliza gaiñian, saloi bat —gero ziniek eta egoten zien hor, hor egoten zien ziniek eta— ta handik elizara. Ta [arrestautakuek], kastigua eukenak, altaran egoten zian, Anjelusa errezau bittartien, ta jente dana ikusten haik, zeintzuk dien, ta hori be ezta gustagarrixa izaten, e?
- Danen bistan.
- Danen bistan han egon biharra. Ta jentia adarra joten gero: “Ze in dok, ba? Bestia in dok eta eztakit zer ta…” […] be egoten zien.
- Ta hareik egoten zien, kastigauta, belauniko?
- Eztakit, horixe ezin neike esan, belauniko ala zutik, eztakit ezin neike esan horixe, ezin neike esan horixe. Ez, belauniko egongo zien, […] ezin neike esan baiña, bai, uste dot belauniko egongo ziela.
- Danen bistan behintzet.
- Danen bistan, aurrien! Guk… beste danak […], kanpuen, e? Ta altaran, altara aurrien, altaran […] orduan mahairik be ez euen, altaria be… mahaixe be ez zan egoten ta altaran, aurrien egoten zan altarie! Beste dana libre, ta han egoten zien. […] Neu ez nitzen sekula egon, suertia euki nauen!
- Bai, bai.
- Baiña han egon bihar! Ta ha be jentiendako… Dotriñia asko, enee! Dotriñia beste eskolia ikasi baneu… hainbeste lan in bae biziko nitzan!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia