Antzuola (Gipuzkoa)

Antzuolatarren izaera, ohiturak eta jaiak

Antzuolatarren izaera, ohiturak eta jaiak <p>Antzuolatarren izaera. Ohiturak, jaiak. Mairuen kontra izandako borrokaren antzezpena. Valdejunquera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzuolatarren izaera. Ohiturak, jaiak. Mairuen kontra izandako borrokaren antzezpena. Valdejunquera.

Transkripzioa

-Jende langillia bai Antzuelan. Juergistia be bai, e! Juergistia be bai. Baiña bata bestiakin, bata bestiakin hobeto ezin leike ibili. Eta ointxe be bai, e! Nik neuk behintzat Antzuela daukat..., zeruan daukat nik Antzuela, egixa esan biha da. Zihero antzuelarra izen be, e!, eta daukat kariño haundixa herrirako neuk. Haundixa!
-Jaixan be frontoian erromeixia...
-Jun bai, oin be jun zaitte bai kalera... Gu jaixan mezetara juten ga eta edozein gaztek-eta tratauko zaittu bere laguna baziña bezelaxe. Bai, bai. Hortan...
-Gertu-gertuko...
-Bai, gertu-gertukuak danak. Oso... Antzuela... Diruakin be ez da pagatzen Antzuela. Ez hemengua naizelako, baiña jendia dago halakoxia. Bai, Antzuela... Hor ikusten dozu aiuntamentuan, sekula txistik be ez dabe etaratzen. Zenbat klase eta ixil-ixilik danak hortxe.
- (Tomasa) Zenbat dantzarixak-eta fiestetarako gauzak-eta eitten dittuen. Kuadrilla batekuak beste kuadrilla batekuekin danak reunitzen dia fiestetarako, gorabeherak eitteko. Neskak'e bai dantzan, mutillak'e bai.
-Piedadeetan-eta Antzuelako dantzarixak sorgin-dantzia...
-(Tomasa) Hori be edarra eitten dabe, moruen gerria.
-Moruen gerria, hoixe da ba inportantia Antzuelan. Eta prosperatzen doia, e! Lehen egon da hor hildda puxkat, baiña oin prosperatzen doia.
-(Tomasa) Horregatik esaten dot, mutil gaztiak darela jatorrak.
-Mutil-gaztiak, hoixe.
-Mobidu eiten diala?
-(Tomasa) Fiestak? Baiña bete holaxe herrixa, e.
-Bai, prosperatzen doia.
-(Tomasa) [...] Ez dakizu zela jun zian Antzuelakuak be Valdejunquerara?
-Valdejunquerara. Neu be izen nintzan Valdejunqueran. Bataillia, Antzuelako soldauak bataillia eukittako lekuan izen nintzan... Oin ezin neike herrixan izena esan. Valdejunquerako bataillia egondako lekuan izen giñan. Eta aurten Piedadeetan hanguak etorri die honutz.
-Ene!
-Bai. Neu be ez naiz egon, baiña etorri die honutz. Eta zelako ondo hartu giñuzten han! Zelako esplikaziñuak-eta, bataillia nun egon zan ta kurutzia ta gero beste zera bat eruan giñuan, beste sorta bat. Ta ermitta txiki baten ipinitta han egongo da haura! Haura han geratu zan.
-(Tomasa) Bi urte da hori ein zala eta.
-Baiña sekulako amistadia harekin herri harekin. Ta bizi zien hiru-lau katu bakarrik herri haretan. Zelan dan hori, oin etxat akordatzen-eta. Sekretarixo eitten zebana ta beste hiru-lau bat. Gero sekretarixo eitten zeban harek beste baillara batzutako kargua eukiko zeban uste dot, hortara eitten zeban harek. Inguruko baillaran eukiko zeban partia igual. Bestela harekin bakarrik ezin zeikien bizi. Herri haretan hiru katu zeren eta. Danak erten oskuen bidera. Eta zelako ongietorrixa ein! Eta oin erei iguala ein jate hemen Piedadeetan. Neu ez nintzan izen.
-(Tomasa) Bai, etorten dia, urtero etorten dia.
-Bai, bai. Amistade haundixa. Bai. Hemengo jendiak be nahi zeban Valdejunquerako kontua jakittia, eta nun izen zan-eta. Baiña hantxe izen nintzan neu be. Ondio zenbat denpora da ba? Urtia edo holaxe da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia