Urtegia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ARE-003/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Hemen pantanue in zanien, hor etxe asko geratuko zien urpien…
- Bai, hemen auzuen zenbat geratu zien? Bat, bi… hemen auzuen be lau, hemen be geratu zien. Koruetan, barriz, zenbat? [Korue, …], lau, xei… zortzi-edo Koruetan.
- Dezente…
- Bai.
- Asko kanbixauko zan inguruoi…
- Bai.
- Lur onak izan biher hor, gaiñera, ezta?
- Bai, bazien, bazien.
- Lau-laue…
- Bai.
- Laue izengo zan hori… Hor jentiek penie hartuko euen galanta, ezta?
- Penie, bai. Bai. Orduen, ba, badakitzu, baiña, ba… Oin, ba, samurraue. Gaztiek-eta oin baserrittik ez [zauen] zerik eta… Oin holako baserrixetatik ez dao bizimoduik, e! Oin…
- Baiña orduan bai…
- Orduen bai, ordun bai. Orduen ganauek-eta asko ta…
- Orduan baserrixan jente gehixao biziko zan kalian baiño, ezta?
- Ez, kalien gehixao.
- A! Kalien gehixao? Bai?
- Bai, ordureko bai.
- Ordurako bai?
- Ordureko kalie [ketan] ekindde euen, e!
- A, bai, e?
- Bai.
- Baiña horrek jentiorrek terrenuek-eta be biher, ezta? Lanerako eta…
- Bai. Bai, ba!
- Ezebe barik geratu zien…
- Bai, ezebe barik. Oin, barriz, baserrixen lan […] hor dao, ba, ta zerien, ta, gaiñera, ez dao oin baserrittik ezebez.
- Baiña orduan kalian ez euan lanik, ezta?
- Kalien?
- Bai.
- Hori in zanien?
- Bai, garai hartan, hori da.
- Bai, kalien ordureko lana asko euen, e!
- A, bai? Ordureko fabrikak indda euezen?
- Bai, bai, ordureko ekindde euezen zerori, Mondrauko…
- Kooperatibia.
- … kopperatibioi-ta. Bai. Ordureko kalie be [bizketan] ekindde euen, e!
- Eta lana eskeiñi xaten, ezta, kalian? Ala…?
- Kalien lana, bai, fabrikan. Ta oin jubilau die, ta, ba, oin jubilaziñuekin, ba…
- Bai, ba. Baiña hola danai bertan behera [isteia] gogorra, norberan etxie [isteia]…
- Bai, orduen pena, baiña oin etorri dan munduko zererako ez euan bizimoduik fabrikiaz, edo… zeraz, baserrixaz. Ze saso´…!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!