Ur-gabezia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ARE-003/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Hau kunbuau be zure akuerduan in zan, ezta?
- Puf! Hori bai! Hori, zenbat urte da, ba? Hogeta bost-sei urte?
- [Oraiña] da orduan…
- Hori in aurretik uraz txarto ebillen jentia.
- Bai, e?
- Bai.
- Ur faltia euen hemen, e?
- Bai, […] falta.
- Etxietan urik ez?
- Etxietarako ez. Ure baeuen egon, e! Baiña nik ez dakit, urtute edo biher dan moduen zertu ez. […] Mendiolatik euen ure orduen.
- Mendiolan ze euen, depositton bat edo…?
- Bai, ur asko euen, e!
- A! Bai?
- Bai. Depositto haundixe euken hortxe ta, ba, gero… Baiña eskas ibiltzen zien, e, urekin! Ta gero hau ifiñi euen, ta oin ondo. Bete-bete eindda edarto dao oin!
- Baiña lehen etxietara ez euen urik, ezta?
- Ke ba!
- Zure akuerduan karriuan ibiliko ziñein…
- Bai! […] gordeta […] edo zerak […]-ta, ba, hantxe. Hartu barreñoian ta hantxe garbittu. Bai. Ta etxien, ba, pozaderie ta ona guauken, baiña etxien holako txikixak-eta garbiketan gittuen. Pozaderan ondo, baiñe… Ure abundante ez behintzat! Bai. Eurixa asko eitten baeuen, ba, ondo.
- Bueno, neguan ez zan faltarik egongo, ala?
- Ez, ez neguen ez zan faltaik egoten.
- Udia izango zango zan hor…
- Udie, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!