Elgeta (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua Bergarara tratura. Baserriko bizimodua; jatekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bergarara tratura. Baserriko bizimodua; jatekoa.

Transkripzioa

- Ama, orduan... Basarrixan nahikua lan eukiko zeban, ez?
- Nahikua lanekin ama.
- Zu, esan dozu, plazara-ta juaten ziñala. Ta momentu baten esan dozu andrak, gaiñera, nahiko...
- Bai, nahiko okerrak zian. Bai. Andrak erruki... "Hay de todo", klaro, danerakuak daoz, ezta? Baiña piratatxuak be bai, e! Etorri eta onenak, eta dozena bat sagar hartutakuan: "Oin bi propina". Ta "tak!" eta beste bi hartu ta holakuak. Bai. Bueno! Bueno! Ahal dan tranpa danak eitten zittuen. Baiña danak diru barik zeozen, danak dirua falta zeben. E? Hori da markia, e! Danak pobre. Bai.
- Orduan, okerrak bazeren, baiña...
- Okerrak be bazeren.
- Baiña, bueno, ondo konpontzen ziñan, ez?
- Bai, bai, bai, konpontzen nitzan.
- Gazte-gaztia izateko...
- Bai, bai. Beti sobratzen zan, etxera ekartzeko diru pixkat beti gelditzen zan. Ta ama eskerrak emoten egoten jatan beti: "Eneee, eskerrak, ume! Eskerrak, ume! Eskerrak!".
- Zuek basarrixan garixa-ta ereitten zenduen?
- Bai. Garixa, artua, patatak... Eta keixak egoten zian, sagarrak be bai, melokotoiak... Horrek danok. Fruta guztiak. Ta gero ortuko gauzak: azak eta porruak eta horrek be bai. Horrek danak eukitzen... Konejuak be bai, koneju mordo bat be bai! Aittak einda konejotegixak egoten zian, aittak einda, konejuak, berendako txabolatxo-txabolatxuek eindda. Oilluek be bai: arrautzak, txitak etara. Ta oillo-lokiakian txita pilla bat. Ta gero, oillua, domeketan oillo bat hil ta oillo-saldia garbanzuakin. Ta hori be bai. Arroz-zopia ein, frituak be eitten giñuzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia