Usurbil (Gipuzkoa)

Ukuiluko euliei probetxua ateratzen

Ukuiluko euliei probetxua ateratzen Ukuiluak etxean egoten ziren, sukaldetik gertu. Ukuilutik euli asko etortzen zen sukaldera, eta haiek biltzeko, garoa jartzen zuten sukaldean; eguna amaitzean, euliak zaku batean sartu eta oiloei jateko ematen zizkieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-020-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ukuiluak etxean egoten ziren, sukaldetik gertu. Ukuilutik euli asko etortzen zen sukaldera, eta haiek biltzeko, garoa jartzen zuten sukaldean; eguna amaitzean, euliak zaku batean sartu eta oiloei jateko ematen zizkieten.

Transkripzioa

- Ta zuk goatzen dezu ikuilluak eta nun egoten zian?
- Bai.
- Etxian, etxian ze zatitan egoten zian?
- Ze zatitan? sarreran sartu eta gero itxiya zeon, baiño hantxe bertan, atzian, osea ke, hamar pausoa ukuilluba.
- Ta sukaldetikan gertu egoten zian?
- Baita're, baita're.
- Eta hori ze ba?
- Ze ba?
- Ze ba sukaldetikan gertu ikuillua?
- Ordun ez zan oain bezela gauza beiratzen e?
- Ez?
- Neguako kalefakziyua.
- Berua emateko.
- Bai, bai, bai, bai, bai
- Ganadubak hoixe ematen zula
- Ta usaia o hor euliyak ibiliko zianak sukaldea ez zian sartzen?
- Elbik? Bai hoixe sartzen ziala ta jartzen giñun garuak, garuak hola sortak in garuakin, lotu hayek eta zean tetxuan zintzilika jarri, juerga ibiltzen gendun. Gero gabero-gabero zakuba hartu bi lagunen artian, raast! sartu ta han barrenen elbik!
- Osea ke garota juten zian euliyak?
- Bai.
- Ta zer zeukan ba garuak?
- Ezer ez, baiño sukaldian sartzen zianian, ba, hara.
- Jostatzeko politta e?
- Bai. Bai, zakuba sartu ta elbik zakun gelditzen zian.
- Eta zaku haiekin?
- Gero zakuba lurrian hola jo ta oillueidi.
- Oilluei gustatzen zitzaizkiyen?
- Bueno, oilluak? Bai abailla earrian jan!
- Beira ze ona. Aprobetxatzen hori're atez ate sistema da e?
- Elbiya asko izaten zan, oain bezela ez zeon zeaik ezer, ta elbiya.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia