Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errotak itxita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Errotak itxita, baina isilean lan egiten zuten. Astean behin egiten zen labeko-sua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixe eukiagatik errotak zerrauta edo ze izeten zan?
- Bai, errotak zerraute, baiñe jentiek eitten euen zelabait. Etxeko makinillakin edo zelabait baserrittarrak eitten euen. Hemen artue-ta zerraute ta hemendik [Aratzera] faten zan jentia [Aratzen] errotie, ta han artue jo eitten euen, ta gabez hara fan errotara.
- Orduan, errotak isilixan be lan eitten euen?
- Bai, bai, bai. Arantzazutik be, gerrie akabau ta gero, etorten zien garixekin udazkenien hona. Ta hona etorten zan, ba, Arrasateko zera, panaderuek zien, ta harek eruten zittun ta urune ekarten otsen. Zeretik, e! Arantzazutik eta [Urzolatik] eta etortzen zien. Artien han errotie zerraute. Holakotxe bihelekuek egoten zien.
- Orduan, bide-sailla errotara fateko be...
- Bai. Eta gero, ba, [... jentie].
- Zuek hemen errotara nora faten zitzien?
- Gu? [Boliñatera]. Baiña, ba, gero, denporie alleaten zanien, zerrau eitten auen. Ta aurrez arduria hartuta euki biher [...]. Horrek gerra-ostien, e! Baiña gerra-ostien be txarto egoten zan jentie.
- Baiña uruna einda be, ba, bueno, tarte bat... Esan gura dot...
- Uruna [luzaro eukitzeko ez da jare], baiña, behintzat, gordeta eukitzen zan paraje sikuen ta hiru-lau zakuatik eta... Holaxe.
- Aldiko zenbat eruten zan errotara?
- Errotara? Ba, noberak gure euena, errotie euenien. Bai. Euki ezkero... Baiña ha gastau eitten zan, ta...
- Ta, askotan, astian behin baiño gehixaotan fan bihar?
- Ez, ez, ez. Astian baserrixan eitten zan, ba, laba-sua aste baterako eitten zan. Zapatuen edo ein ta hurrengo zapatura arte edo [ixe]. Oingo moduen ogi biguna ez zan jaten, e! Baiña basarriko ogixe ondo egoten zan.
- Zenbat ogi lez?
- Dozena bat edo gehixao eitten zien ogixek. Ta kalien [batez]. Razionamentue emuten zan, ta artue lakotxe halakotxe bollotxo bana emoten [otsen] kalien. Dana arto [...] ta ogixe. Oso ogi txarra emoten otsen kalien. Gaiñera, holakotxe bat: bollo txiki-txikitxo bat, [bollotxo] bana.
- Orduan, kaleko jentie baserrittara etorriko zan eske, ala?
- Baserrittara eske etorten zan, baiña baserrixan be zenbat emuten [eben]? Baserrixan be nahikua lan etxerako!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia