Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra zibila hasi zeneko eguna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra Zibila. Abertzaleak. 18-19 urte inguru zituen berak orduan. Gari-ebaten zeudela jaso zuten abisua. Otxandio aldean tiroak entzuten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra kontuek edo, gerriek urten auenien akordetan zara?
- Bai, [akordetan] naz zela urten auen. [...] gerriek urten auenien, ba, nazionalistie eta gorrixek esaten gontsen guk. Besteik iñobez. Horretxek. Ta gero nazionalistak faten zien, ba, [komitie] esaten eben zala ta gero, ba, guardixak eitten, guardixak eitten-ta, [eitten] faten zien horra zerera. Zela esaten otsen horri? Iturrigorri edo esaten dotse, ba, hor badao, ba, Araotz aldien edo hor? Hara faten zien. Horra faten zien. Han arabarrak, ba, haik [...]. Han soldauek. Soldauek euken ha [ta hau] gorrixek. Soldauek Vittorixen, ta hor batzen zien.
- Nun ziñan zu orduan?
- Ni etxien, [hementxe] baserrixen.
- [...]
- Hemen ziñan orduan, ez? Oindiok etxian zeunden...
- Bai, hemeretzi edo hamazortzi urte edo [ez dakit zer] neuken ta gerriek urten auenien. Bai. Gu gari-ebaten gabitzen orduantxe. Urten auen juliuen hamazortzixen. Gu gari-ebaten ta ez gauen pentsaten... "Gerriak urten dabela" ta Otxandixo aldien tiruek zien. Entzuten gittun, baiño...
- A! entzun eitten zien, e?
- Bai, entzuten zien. Holaxen. Ta gero Vittorixara-ta be ezin fan; trena be zertu zan. Holaxe jentie.
- Ta soldauak sartu zienien be...
- Soldauek sartu zienien... soldauak sartu zien setienbrien. Bai. Soldauek sartu zienien, ba, goittik behera etorri zien danok tiroka "tou-tou-tou-tou", ta hemendik [...]. Hemen ez zeuken zerik, muniziñoik edo zerik eta hemenguek danak igesi fan zien zerera, Bilbo aldera. Ta gero Bilbo aldera fan zienien, han alto edo ein zeben ta, ba, orduen frente eitten [edo fan zien]. Tiruek [orduen...zittuen]. Ta gero... Hola ibili zien. Ta hola egon zien, ba, zerera arte, negu guztien egon. Ta handik Galartza aldetik edo handik... Galartza aldien gorrixek egon zien ta hemen bestiek. Negu guztien egon zien. Ta gero ni zerera, kriada fan nitzen, ta gero nik frentie ez nauen ikusi, baiña soldauek sartu zienien, ikusi nittuen zela sartu zien. Ta, ba, holaxe jentie. Gero, negu guztien egon zien. Handik tiruak eitten zittuen ta, ba, mutil bat, hamen gure auzokue, fabrikan lanian abillela hil zan, Luis. Ba, lanien fabrikan abillela, handik Galartza aldetik tiro jaurti ta azertau ta mutilla garbi [ein eben]. Ta, ba, holaxe [eitten] zittuen. Hor [Mantso] aldien be bai besten batzuk holaxe hil zittuen ta [...]. Ta gero, [frentie ekin zebenien], orduen gogor. Baiña, bestela, nazionalistok hemendik Bilbo aldera fan zien, ba, [...] barik. Ez zeken muniziñorik eta ezebez, [...] barik fan zien. Ta gero handik [ezin zeben] ta atzera frente eitten ekin zien hona. Holaxen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia