Eibar (Gipuzkoa)

1936ko altxamendu militarra

1936ko altxamendu militarra <p>1936an hauteskundeak egon ziren; ezkerrak irabazi zuen. Uztailaren 18an, Francoren altxamendua. Jendea berehala hasi zen mugitzen: armak lortu; etab. Hala ere dena oso bapatekoa izan zen; ez zen antolaketarik egon.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-160-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1936an hauteskundeak egon ziren; ezkerrak irabazi zuen. Uztailaren 18an, Francoren altxamendua. Jendea berehala hasi zen mugitzen: armak lortu; etab. Hala ere dena oso bapatekoa izan zen; ez zen antolaketarik egon.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

-Zuk e… Kontau deskue, 36xan elekziñuak izan zian febreruan edo, ez?
- Bai.
- Eta ezkerrak irabazi zebala, Frente Popular-ak irabazi zebala.
- Bai.
- Eta hor ya hasi zala igartzen holan pixkat militarren sublebaziño bat egon leikiala…
- Bai, bai, bai.
- Zuek igartzen zenduen egon leikiala zeozer?
- Bai, bai, bai. Zera… osea, anbientia zertzen zuan… ezkerrak aurrerapenik ez juan emoten. Ta gero, ba, lio asko. Lio asko egoten zuan, osea, huelgia edo hau edo bestia, ez dakik? Malestarra armatzen dok, ezta? Osea ke, bai, zeoze zertzen zuan, “Bai, kontuz ibili bihar dok, hamen zertuko juek eta”. Eta efektibamente.
- Sublebaziñua.
- Bai, sublebaziñua. Ta…
- Eta bera sublebaziñuan eguna, julixuan 18xa, Eibarren ya igarri zan gerria zala edo oso urriñeko gauza bat zala pentsatzen zan hasieran?
- Ez… Bai, zerak, horretara zeuazenak, zerak, segiduan mobidu zittuan. Osea… Igual radixuak esaten juan “No se apuren, porque esto es una banda de mafiosos que se ha esto… pero ya se está dominando todo y tal y cual”. Ta gero, ba, hamen Vitorixan be, ba, pasau zuan… bueno, engañau jittuen. Preparauta jeuazen. Militarrak Partido Nacionalista-ra juan zittuan ta “No se molesten ustedes, eh, porque nosotros estamos con la República y no se muevan pa nada”. Eutsi zuan, hogeta lau ordu edo… zortzi… osea, egun bi edo, hortxe eutsi [hari]. Bueno, hor behintzat. Ta guk segiduan “benga!” armak-eta partidu zuan ta… Bizkaittik-eta, bueno, hurrengo egunetan etorri zuan kamioiak eta jentia arma bila. Unzagan, aiuntamentu azpixan, partitzen zittuan armak, pistolak. Eta Vitorixara.
- Hori guztiori espontaneua izan zan?
- Bai.
- Herrixa jaiki zan berihala edo pixkat organizauta zeuan aiuntamentuak esanda zeoze edo?
- Ez, ez, hori derrepente izan zuan. Osea, espero zan, baiña ez “bueno, ba, hi, preparau ein bihar juau hori”. [Militarren kontra ezin leikek preparau!] Pentsaik, estaduak be baekixan hori! Lizenziatzen ekin etsan soldau guztiak. Mordua lizenziau jittuen. Azañak eta honek zerok. Igarri etsen ba, eurak be igarri etsen, ta “benga!” permisuak emon ta permisuak emon. Ta bestiak sostenitzen. Kentziarren, soldauak kentziarren. Zegaittik eze hor geldittu zianak Francoaz-ta harek, ba, nazionalistak eta gorrixak eta dan… Baiña militarrak… ez dakik? Zera sartzen jok. Guk ez jekaun ordenarik eta batak nehi dabena esaten juan ta bestian… Esan gura dot, gure… klaro, ez jeuan preparauta militarmente. Baiña bestiak, mililtarrak… Ta honeri, ba, Vitorixakueri-ta, ba, engañau jittuen ta. Gu [gero] Vitorixara goiazen, Vitorixara goiazen, ta alto de Arlaban. Hamen [jeuazen] zer batzuek, estudiante batzuk, Eskola Armerixan Guardia Zibillen semiak. Bai, Giputxanian jeuazen apopillo. Zera, Eskola Armerixan ikasten. Ta harek be etorri zittuan gureaz. Batak kornetia joten juan; akordatzen nok, kornetia joten, allegau giñanian hara. Ta abioi bat pasau zuan Vitorixa aldetik Donostiara.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia