Elgeta (Gipuzkoa)

Milizianoak egon ziren eurenean

Milizianoak egon ziren eurenean <p>7 urte zituen gerra hasi zenean. Milizianoek baserriak hartzen zituzten kuartel moduan. Beraien etxean, bi anaia, gurasoak eta aitona-amonak bakarrik bizi zirenez, kuartela jarri zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

7 urte zituen gerra hasi zenean. Milizianoek baserriak hartzen zituzten kuartel moduan. Beraien etxean, bi anaia, gurasoak eta aitona-amonak bakarrik bizi zirenez, kuartela jarri zuten.

Transkripzioa

-Zeuen auzuakin jarraitzen, asko aldatu da? Zeu jaixo ziñanetik-eta...
-Eneee! Jeseus mutil. [...] Behiñ gerra denporia ezkero; zazpi urte nekazen nik gerra-denporan; veintinuevetik. Treintaiseisian sortu zuan gerria, el dieciocho de julio del treinta y seis. Urten juan gerria. Eta ... zazpi urte. Eta [...] gerrakuak bastante, bastante akordau. ... Egoten zittuan soldauak, milizianuak, soldauak, mutill gaztiak. Gurian eta ostiengo etxetan be bai. Kuartel moduan. Jente asko euan lekuan-eta gutxiao egoten zittuan orduan, baiña. Jentia gutxi egon zan etxetan lekua be gehitxuao egoten zuan-eta. Gure bestekuan be bajeuan lekua ugari, baiña familixa haundixa jauazen han, eta familixa haundixetan badakik zer pasatzen dan, [dirua] gutxi. Mutiko bi bakarrik jauazen, eta aitta eta ama, eta aittita eta amama. Egon zuan kuartel moduan guria. Egoten zittuan zortzi-hamar bat mutil. Famelixia egoten zuan ganbaran.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia