Otxandio bonbardeatu zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-115-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denborako oroitzapenak. Gerra hasi zenean, Juliok zortzi urte zituen. 1936ko Santamaña jaietan, Legutioko soinujole eta jazbana ziren herrian; gerra zetorrela eta, soinua auzoko etxe batean lagata joan omen zen soinujolea Legutiora. Handik egun batzuetara, Otxandio bonbardatu zuten. Baserritik abioiak ikusten zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 26a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: ARA-115/022
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
-Zortzi urte gerra denporie hasi zanien.
-Bai?
-Eta akabau zanien hamabi. Lau urte aguantau auen.
-Eta zer rekuerdo dauketzu zuk gerriena?
-Gerriena? Bueno! Gerriena asko!
-Zu hamen zeontzela, bazekitzuein baetorrela edo…?
-Beetorrela? Santamaiña egune, diesiocho de julio, hasi zan gerrie, eta gu gebitzen jolasien, ta soñujoillie Billerlekue ta jazbanistie Mediabilla, zera, esaten eutsien. Soiñue hor auzuen itxitte martxau auen haek Billerlea, hortik goittik bueltan.
-Bertan itxitta, soiñue bertan itxitta?
-Bai, bai, bai.
-Baiña, baiña, dieciocho de julio egun horretan hemen tiroik-eta ez zan egongo, pentsau leike, e?
-Dieziotxo, orduen egunien bertan edo hurrengo egunien bonbardiau iñ auen Otxandixo. Jota haustute itxi auen. Abioie abioien gaiñien, aldiko hiru, aldiko hiru, aldiko hiru. Hemen buelta itten auen eta hantxe, brrru, zaratak.
-Eta zueik hemendik entzuten bonbardeue, ezta?
-Bueno! Eta abioiek ikusi sartzen. Handik etorten zien eta bueltan sartzen zien eta…
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!