Aramaio (Araba)

Aramaioko Rodero denda

Aramaioko Rodero denda <p>Meza ezin zen falta jaiegunetan. Erosketak egiteko aprobetxatzen zuten jaieguna baserritarrek. Rodero zen Aramaioko denda. Zelakoa zen kontatzen du. Ugazaba zalgurdiaz joaten zen Gasteizera erosketak egitera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Meza ezin zen falta jaiegunetan. Erosketak egiteko aprobetxatzen zuten jaieguna baserritarrek. Rodero zen Aramaioko denda. Zelakoa zen kontatzen du. Ugazaba zalgurdiaz joaten zen Gasteizera erosketak egitera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, hamen gaiñea, bizi be holatxen ez jaixek?
- A, bai...
- Esan gurot...
- Mezie, mezie... ha ez zan /etzan/ ha ezin faltau. Ha ez. Ez zan /etzan/ faltako. Andrak holakotxe tripakin ta oiñez juan hai hementik kalea edo Azkuara. Hementik gehixen kalea ze kalea juan ta errakauak itten zittuen... jueten zienien domeketan... mezie entzun...
- Eta errekauek in?
- Ta gero, errekauek in.
- A, dendak zabalik euazen orduen.
- A, orduen bai.
- A, bai?
- Bueno... Orduen, astegunetan nor jueten zan ba! Domeketan. Mezetan.
- Ta ze denda euen Aramaixon orduen?
- Ordun euen Rodero. Roderon alaba bat izen zan neure kinttekue, hil zan. Azkarragan seme bateaz ezkondute. Ha ezautuko zen, Felisa. Ta gero, nausixaue beste bat Madrillea ezkondu zan. Ta gero, beste bat ez dakit nun bizi zan, Donostian edo.
- Ta zelakue zan dendie?
- Hiru aizta.
- Dendie zelakue zan? Zela euken...
- Ze...
- Ze zan mostradorie... dendie? Zelako...
- A, bai dendie. Dendie danetatik...
- Danetik.
- Danetatik, mostradorie... Ondio zenbat denpora da ba itxi euela! Ez da denpora, urte asko e! Baiñe mostradorie alde batetik bestera ta (betaikuek) itten euen. Ta gero, Sebastian e... dendakuoi ta ha juaten zan karruaz Vittoixa gauzak ekarten. Zaldi bat eukien eta karruaz juaten zan. Ta gauzak ekarten zittuen.


Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia