Aramaio (Araba)

Kartetan jota su jaiegunetan

Kartetan jota su jaiegunetan <p>Jokoan egiten zuten Gabonetan. Briskan eta "tomatian" (kulepean). Orduan jai asko ei zegoen, Ama Birjina eta santuen egun asko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jokoan egiten zuten Gabonetan. Briskan eta "tomatian" (kulepean). Orduan jai asko ei zegoen, Ama Birjina eta santuen egun asko.

Transkripzioa

- Ta gero ze... ze itten zauien kantau?
- Jokuen, gero jokuen. Gero, jokuen...
- Seiko urrien?
- E... briskan ta tomatien. Tomatie badakitzu zer dan?
- Ez.
- Pues, julepien. Oin eitten dana... oin e... Andraok eta briskan itten daue, baiñe nik neuk briskan eneuke eingo behiñe be! Julepien, bai! Ta holan, asko eitten gen. Tomatien esaten akona.
- Orduen be hoinbeste eitten zan kartetan eta?
- Bai, kartetan asko. Kartetan, bai. Txakur haundi bet... Ta gero, andrak be etorten zien domeketan hementxe geuri... Hemen auzoko andrak hemen jo... hemen, hona etorten zien. Ta atsaldetan, briskan. Domeketan e! Ta gero, izeten zan jai asko eoten zien! Bateko Andramaixak, besteko Andramaixa aurrekuek, besteko... honek jai danok hartzen zien... Oin, ya eztao ezebe, baiño orduen jai asko euen. Ama Birjiñe danen egunek jai! Klaro, gero... fabrikak, ba, hori ezin leike zertu, baiñe baserrixetan ta... "¡Total por un día qué!"

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia