Ez zekiten erdararik txikitan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara gutxi joan zen etxean anai-arreba txikiak zaindu behar zituelako. 13 urterekin Madrilera joan zen eta han bai, han joan zen eskolara. Txikitan ez zuten erdararik ulertzen, eta eskola erdara hutsez izaten zen
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko ekainaren 12a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ARA-101/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Ta eskola juan zitzen?
- Hemen, oso gutxi. Oso gutxi jueten nitzen. Umiek, umiek... neu nausixena ta gero zelan e... umiek etxe... zeretik neuken, ta aitte ta ama soluen ta lana in bihar uen orduen eta gero ni geldiketan nitzen apur bat umiek zainketako. Ta gero, ni juan nitzen hamahiru urteaz Madrilera, eta gero han eon nitzen. Eskolan han ibili nitzen.
- Hamahiru urterekin Madrilera juan zitzen?
- Bai, jun nitzen.
- Ta hemen tokau jatzuna Azkuan. Toketan jatzun...
- Azkuan. Orduantxe... lehenau Azkuan ezeuan eskolaik. Jueten zien e... gure denporan ya eskolia ein zan, baiña danak kalea juten zien... baiña kalien be eskola... Ta gero, in zan Azkuan. Ta gero, handik gero, ipiñi euen zerien... Uribarrin... ipiñi euen.
- Eta hango maistruen eta... gutxi egon zan, baiña rekuerdue ona-txarra?
- E ni hasi... Egon nitzen maistro bat zan Valladolizkue, Don Lorenzo. Etorri zan... ta gero maistra bat be bai. Maistria ez dakit nora etorri zan e... soltera, ta ezkondu zan hemen. Ta auki euen mutiko bat, Lorenzito. Azkoako hortan ere... Azkoaz ta... ya mutiko... mutikotxue indde jun zan. Valladolizkuak.
- Ta onak zien zuekin maistruek eta? Ondo portetan zien?
- Ba, orduen guk ez gekixen erderaik ezebez ta berak euskeraik ez. Lehenau, euskeraz ez dotzue emuten zerik... ta gero Francon denporan ez e... ezebez. Ez e...
- Ya...
- Erderaz, dana erderaz. Euskerie ezeuen izten, eta hemengo jentiek erderaz ez gen entendiduten ezebe. Ezebez. Ni be Madrilera jun nitzenien erderaik ezebez.
- Hamahiru urtekin orduen ikasi zen?
- Bai, klaro. Hamahiru... Hamahirutik hamazortzira. Ta gero, ba, nire bizimodu holan izen zan. Gero, ondo ba!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!