Aita kartzelaratua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-091-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita Altzaga auzotik etorritakoa zen; eta, gerra hasi zenean, atxilotu egin zuten.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: ARA-091/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Orduen, zu zu... eskolan hasi ta segidan gerria hasiko zan ez da?
- Bai...
- Hurrengo urtian edo...
- Nik aizta bat daukot "el año treinta y nueve" jaixotakue... Aitte be kartzelara erun nabien, orduen. Auzoko ta herriko, ez dakizu... zeak izaten dienak.
- Bai, seinalauak.
- Bai, bai. Gure, nire aittite egoten zan horreaz abadi horreaz Azkuan asko. Ta zan, eene! Nazionala, ez dakizu? Erreketie.
- Zan?
- Ba... Orta. Ortan... eske abadie be haundixe zan ta Orta. Ta zelan han eoten zien jokuen ta ez dakit zer, ba, harek eta... Gure aittek, barriz, holakoik ez zauken ezebe!
- Kontrakua?
- Bai. Gaiñea, bertan etxekue ez zan /etzan/. Bere semie ez zan /etzan/.
- A, ez dostazu /eztazu/ esan. Aitta nungua zan?
- Aitta, aitta Altzakue (Altzagakoa).
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!