Sebastiana Balanzategi Unzueta
Aramaio (Araba) (1929)
Biografia
Zabola auzoko Txamarga (Garaikoazpi) baserrian jaio zen. Ama etxekoa zen, eta aita Altzaga auzoko Enrikena baserritik etorritakoa. Bederatzi anai-arrebatatik, Sebastiana zen nagusiena. Azkoagako eskolan ibili zen sei urtetik hamabira arte, don Lorenzo Martinez maisuarekin. Txamargan lihoa ereiten eta haritzen ezagutu zuen Sebastianak. Hamabi urterekin josten ikasten hasi zen, baserririk baserri jostun lanetan aritzen zen Benita Madinarekin. Gero, Arrasateko “Corte y Confección” eskolan ikasi zuen. Baserrian josten ere egiten zuen, eta udatan Gasteizko “Parador Antonia”n egin zuen lan, ezkondu zen arte. Jerardo Salaberrirekin ezkondu zen kalera. Etxean josten jarraitu zuen eta hiru alaba hazi ditu. Senarrak lehengo “Tejeduria” lantegian egiten zuen lan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-091 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute