Aramaio (Araba)

Abertzalea izateagatik arazoak

Abertzalea izateagatik arazoak Domeke fitxatuta zegoen udaletxean, abertzaleen propaganda banatzeagatik, eta kartzela-mehatxua jaso zuen “Orden Público”tik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-083-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Domeke fitxatuta zegoen udaletxean, abertzaleen propaganda banatzeagatik, eta kartzela-mehatxua jaso zuen “Orden Público”tik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, esan dozu, gero Frantziara edo, zer iñ zeben, alde? iges?
- Ba, beira: nik ez dauket lotsarik esateko. Izen naz betik, gazte-gaztetatik, aitte izen da nazionalistie, eta ni ere bai. Eta gaztetatik dantzarixe izen naz, eta, ez dakitt, oneako edo txarreako, izen naz beti nazionalistie. Eta horregaittik aiuntamentuen nauken nik fitxie, ba, nozbaitt, botaziñon baten propagandie zabaltzen edo errepartiruten edo ibilitte.
- PNV edo ANV edo zer zan orduen?
- PNV. Eta nauken, ba, fitxa hori oso baltza. Kartzelaa eroan biher nindduela-eta, ez nindduen eraman, koñauri neuken… -esango ete dot- Orden Publikuen. Zelan daneakuek egon zien, Orden Publikuen auen lehengusue edo, baiñe oso alrebesekue, sozialistie edo komunistie edo…
- Zeure lehengusu bat?
- Bai.
- Eta ha auen zerien?
- Orden Publikuen. Eta harek pistolie ifini holaxen, eta esan eusten: "Bueno, ez zaittut eruten kartzelaa, dauketzun... neure izeba zainketan dozuleko". Beren izeba zan neukena nik zainketan, aman...
- Zure amandria?
- Amandrie. "Bestelan kartzelara eruengo zindduket". "Zergaittik ba?" ta "Ba, dauketzun fitxiaaittik aiuntamentuen". "Bueno, ba, gurozune ein" esan nutsen.
- Pistoliakin apuntauta?
- Bai.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia