Gorpuzki eta hezurrak nonahi
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 25a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: ARA-082/028
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
-Hilddeko soldauok bertan ustelduko zien? -Usteldu edo gero enterrau, bai. Batzuk bai, e? Beste batzuk, beste batzuk “Arriba España” itten eskue bistan eta, besoraiño bestela tapaute eta eskue… Eta beste bat hankie bistan be bai. Eta harek, hankie bistan auenak, kriston derrotxie iñ auen. Hor, Azpeitti-Azkoittiko jentie, konpaiñia gehixena berak bakarrik manejau auen. Metrailletie ifinitte auken, eta bera, bestiok aurrea juenda, baiñe bera atzea geratute. Hak jugadie! Eta harri zer baten, han harrixek daz han, eta han ostien gordeta. Behetik gora bestiok, ezer ez dauelakotan, abanzioi aurrea juenda auen-eta. Eta harrapau zittuen tamaiñu batera eta jo-ta ebai in zittuen, gizon mordue. Ni neu ez naz akordetan, baiñe tio hemen kanpuen eta gizonak jausten… -Ikusi? -Bai, eta hor, zer baten, hor Kurtzetan karobi haundi bat auen, eta ha dana bete-bete in auien. -Karobixa? -Karobixe. Eta oin kurtze bat dau ipinitte han. -Kurtze bat? -Bai. Kurtze bat ifiñi auien hor Azpeitti-Azkoitti horko jentiek. Baiñe mutil gaztiek, hamazortzi-hogei urteko mutillek, kriston mutikotiek, esaten auien. Eta ha enterrau auien hankie bistan dala. -Bada gero gerrie! -Gerrie, gerrie serixue da, serixue da. Eta gero hor, gu ira ebaitten-ta juen ta… bai, kanpuen enterrau barik be ustelduko zien, ze buruek eta topetan zien-eta, buru-hazurrek eta. -Osea ke hor gorputz asko geratu zien abandonauta. -Bai.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!