Aramaio (Araba)

Elizpeko eskola

Elizpeko eskola Iñaki Larrañaga Victoriano, Gantzaga auzoko Urdungio baserrian jaio zen, 1915eko maiatzaren hogeita bian. Eskolan auzoko abadearekin hasi zen. Eskolak elizpean jasotzen zituzten.
Iñaki Larrañaga Victoriano, Gantzaga auzoko Urdungio baserrian jaio zen, 1915eko maiatzaren hogeita bian. Eskolan auzoko abadearekin hasi zen. Eskolak elizpean jasotzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu Iñaki, zuk zela dakotsu izena?
-Iñaki, Iñaxio
-(Emaztia): Iñaki.
-Bigarrena?
-Victoriano.
-Zu hemen jaixua izango zara?
-Bai.
-Honek dako izena, Urdungio?
-Bai.
-(Emaztia): Urdungio zien hemen bizi zienak lehenau.
-Apelidua zan hori?
-(Emaztia): Urdungio bai, urdungixoarrak; hareik Villarrealen, Vitorixan egozela-ta hona etorri zien baten; hango zeak ziren, antxiña zan, e? Ta ba holaxen. Urdungio.
-Urdungio. Baiña esan Urdungixo itten dozue.
-Urdungixo, bai.
-Eta zu jaixo ziñan, 15ian? 1915an jaixo ziñan zu?
-Bai.
-Ze egunetan?
-Ze ordu?
-Ze egunetan?
-Eztakit.
-Aber hau ondo dauen... maiatzian 22xan?
-Izango zan.
-(Emaztia): ze egunik eta, horreik sekula iñok...
-Eta zu eskolan nun ibilli ziñan?
-Gure eskolioi abadiaz, hemen, bertan.
-(Emaztia): abariakin hemen emuten euen, abariakin.
-Abariakin, baiña kalian emuten zeuen ala hemen?
-(Emaztia): ez, ez, hemen, auzuan; auzoko abariak.
-Zu be abariakin auzuen ibilli ziñan?
-(Emaztia): bai, bai, abariakin, baiña guk dotriñia gehixau, e?
-Eta abadiakin ze egoten ziñain, abade-etxian edo?
-Ba elizpeien.
-Elizpeien?
-Lehengua libre euen, baiña gero eskolak emuteko hotz eoten zan neguen, eta orduan zarrau in zittuen. Oiñ atzera kanbixauta dauz.
-A, elizpeia zarrau eta eskolak emuteko, e?
-Bai

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia