Aramaio (Araba)

Eskola baino gehiago, doktrina

Eskola baino gehiago, doktrina Auzoko abadearekin lehenengo eskolak jaso eta gero kaleko eskolara joan zen, herriko Bittori maistrarekin. Eskola erdaraz ematen zuen. Gerra hasi zen egunean bete zituen Marinak hemeretzi urte. Doktrina liburuxka zen eskolan zuten liburu bakarra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-074-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoko abadearekin lehenengo eskolak jaso eta gero kaleko eskolara joan zen, herriko Bittori maistrarekin. Eskola erdaraz ematen zuen. Gerra hasi zen egunean bete zituen Marinak hemeretzi urte. Doktrina liburuxka zen eskolan zuten liburu bakarra.

Transkripzioa

-Eta eskolan nun ibilli ziñan?
-Ba lehenengo abadiaz, abariak emuten euen, eta haretxeaz apur baten. Gero bestelan, kalien, gauken denporia kalien. Denpora asko ez gen euko guk eskolara ta juteko orduan, denporioi kontuz egongo zan.
-Eta kalien maixuen izenik edo goguan dakotzu?
-Maistria. Bittori! Bai, nik baiño hobeto dakitzu zuk. Goguan hobeto dakotzu.
-Maistria, Bittori.
-Bai. Bittori izena, apellidua zela zan, apellidua be ba, hemengoxia zan, bertakua zan.
-A, herrikua zan?
-Bai.
-Aramaixotarra?
-Bai, zaharra zan, e? Zaharra, ya alabak eta danak haundi indda eukan hak, haundixak.
-Zuk eskolia euskeraz jaso zeben ero erderaz?
-Euskeraz.
-Euskeraz?
-Ez, erderaz, erderaz.
-Baiña ondiok gerria pasau barik euen. Zu han ibilli ziñanian.
-Bai, horixe! Gerria aurretik, gerria! 19 urte neuken nik gerriak urten euenien. Egun-egunien e?
-Bai, zeure urtebetetien, bai.
-Orduentxe egunien 19 urte itten jaten. Da 14 urteaz eskolan... hori kalea jun nitzena, neu bakarrik jun nitzen e? Da kalera, da hangua ba aurretik, zenbat izango zan ba, 14 urte baneuken, in nittueneko 14 urte seguruetik.
-14 urte arte eskolan ibilli ziñan?
-Bai, eskolan, noizbaitten. Dotriñia gehixau, eskolarako libururik eta ez geuken guk. Dotriña kartillia, da dotriñia bai, ondo dotriñia sartu jatan niri buruen, baiña eskoliai, ba eskolioi...
-Eta zenbat urtekin hasi ziñan goguan dakotzu?
-Nun?
-Eskolan.
-Nik eztakit zenbat urtekin, [...] eztakit, urtiok eztakit, neu ta besten batzuk holaxe ibiltten ziren han.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia