Ardiak neguan larre hutsean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neguan ardientzako belarrik ez zen egoten, eta larre hutsean elikatzen ziren. Elurra zenean, zelaietako elurra boletan biltzen zuten, belarra bistaratzeko. Behientzako lastoa eta belar apur bat izaten zuten ganbaran. Garai haietan lur-sail handienak landuta egoten ziren, eta sail gutxi geratzen ziren zelai.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ARA-072/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
-Zenbat ardiko artaldia zeukatsuein ba?
-Ba eztakit nik, larogei bat edo ehun, ehun bat igual, eztakit zer eukiko gittun. Baiña klaro, oin ardixek be kortan sartzen die. Denpora txarra dau eta etxien pentsue. Orduko ardixek ez ekixein pentsua zer zan be.
-Bedar igarra eta bedar berdia, ezta?
-Ezebez.
-Larria eta bedar igarra euko zeuein.
-Bedar igarrik ez euien jaten, ipini be ez, e?
-A, ifiñi be ez?
-Euki bai, ala?
-Jaten eueiñ dana, kanpuan, larran?
-Bai ba, bai, haregaz ibiltten gitzen.
-Edurra zanien…
-Edurra zanien badakitzu zetan ibiltten gitzen? Ba hasi goixin bolak itten, eta bolak itten gutsen; ardixek jan daixen bedarra, edurpeko… ta edurrez, bueltaka-bueltaka, bolak.
-Edurra kendu, ardixak larria eukittiatik?
-Klaro.
-Hori sekula entzun barik neuken.
-A, ez. Ardixak ez tittuzulako euki orduen.
-Euki bai, […] lagunketan neben. Baiña guk bedar igarra betik, nere akorduen bedar igarra…
-Ba gu gazterik hasi gintzen lanien, e?
-Eta behixak ze jaten euen ba neguan? Hareintzako…
-Ba behixendako ba lastue, ta bedar apur bat eukitten auen, zeiñen hau labrauta ibiltten zan gauzie.
-Klaro, zelai gutxi.
-Klaro, zelai gutxi. Eta behixendako ba horixe, lasto apur bat, garixa zela eikutten geben, ba lastue, garixen lastue. Ta gero haren pentsuek, garixari apartetan jakon zerakin, ba harekin pentsua eta behixek aurrera.
-A, zahixakin?
-Bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!