Ardiak neguan larre hutsean<p>Neguan ardientzako belarrik ez zen egoten, eta larre hutsean elikatzen ziren. Elurra zenean, zelaietako elurra boletan biltzen zuten, belarra bistaratzeko. Behientzako lastoa eta belar apur bat izaten zuten ganbaran. Garai haietan lur-sail handienak landuta egoten ziren, eta sail gutxi geratzen ziren zelai.</p>