Aramaio (Araba)

Rufina etxeko nagusi

Rufina etxeko nagusi <p>Eskolara eguraldi txarra zegoenean bakarrik joaten zen. Zazpi seme-alabetatik nagusiena zen Rufina. Behiekin lantzen zuten lurra. Ardiak ere bazituzten. Zazpi urtetik 14 urtera ibili zen eskolan. Aita artzain ibiltzen zen eta gazteak egiten zituzten baserriko lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara eguraldi txarra zegoenean bakarrik joaten zen. Zazpi seme-alabetatik nagusiena zen Rufina. Behiekin lantzen zuten lurra. Ardiak ere bazituzten. Zazpi urtetik 14 urtera ibili zen eskolan. Aita artzain ibiltzen zen eta gazteak egiten zituzten baserriko lanak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolara eta fan ziñan?
-Gutxi.
-Bueno, baiña… apur baten bai.
-Bai, denpora txarra eguenien ta juten nitzen bakarrik, e? Bestela guk ez keben euki eskolako zerik.
-Etxien bazekatzuein ganaurik edo?
-Bai. Geuken behixek, ardixek, ta horreik. Ta aitte […] zazpi seme-alaba, sei izen gitzen, zazpi, zazpi izen gitzen, eta neu nagusixena. Ta nagusixenak ba badakitzu.
-Zazpittik…
-Sei bizi gara.
-Zu ziñan…?
-Neu nagusixena, bai.
-Maiorazgia.
-Bai, maiorazkia, bai.
-Ganauak etxien esan dozu behixak eta ardixak?
-Bai.
-Idirik edo?
-Idixak aurretik euko zittun, baiña idixak hemen euki gittuan, han ez. Han behixekin labraten geben dana.
-Orduen esan dozu eguraldi txarra itten ebenien…
-Orduen eskolara.
-Orduen eskolara, bestela…
-Goizien juaten banintzan, arratsaldien egoten zan beste zeozer itteko.
-Eguraldi txarrakin be. Eta zenbat urtekin fan ziñan eskolara, hasi ziñan?
-Ba xei, zazpi bat urtegaz. Ta hamalaugaz hasten nitzen etxien lanien. Baten behixekin sorue labretan, bestien zerekin, ze aitte ardixekana ibiltten zan pastore.
-A, aitta pastore gehixen bat?
-Aitte pastore zan. Ta gaztiek bestiek barriz, ba gaztiaguak, ta anaiek dauket bi, ta hareik ba bat, nagusixena, oin bertan etxien bizi dana, ha egoten zan ardixekin. Gero aitte hasi zanien erretirue hartzen, erretiro barik hil zan, e? Egixa da. Ta hasi zanien, ba gero anaia hasi zan, ta anaiek berriz, ba ezebez harek. Hak bere ardixokin, e…
-Eta zuk etxeko nagusi.
-Etxeko gauzak itten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia