Aramaio (Araba)

Lehenengo sega-makina

Lehenengo sega-makina <p>Belar zelaiak bazituzten, negurako belarra gordetzeko. Segaz ebakitzen zuten belarra, harik eta lehenengo sega-makina ekarri zuten arte. Bergarako Jerardo Altunari erosi zioten, "Rapi" markako petrolioz elikatutako sega-makina. Oleta auzoan egin omen zuten lehenengo sega-makinen lanaren erakustaldia. Beste bi auzotarrekin batera erosi zuen Patxik bere lehenengo sega-makina. Ia berrogei urte ditu makina zaharrak, baina belarra ebakitzen jarraitzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Belar zelaiak bazituzten, negurako belarra gordetzeko. Segaz ebakitzen zuten belarra, harik eta lehenengo sega-makina ekarri zuten arte. Bergarako Jerardo Altunari erosi zioten, "Rapi" markako petrolioz elikatutako sega-makina. Oleta auzoan egin omen zuten lehenengo sega-makinen lanaren erakustaldia. Beste bi auzotarrekin batera erosi zuen Patxik bere lehenengo sega-makina. Ia berrogei urte ditu makina zaharrak, baina belarra ebakitzen jarraitzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ganauak, zuek ganauentzako bedarrik ebaten zeuein orduen, edo orduen dana labrauta egoten zan?
-Ez, ez. Bedarrak ebaten zittuen, hemen zelaixak beozen, e? Bai, bai, zelaixak eukitten gittuan, baiña guadañiaz, e? Guadañiaz honeik segadoriok eta, lenengo-lenengokua segadoria zan, zelan esan, akordaten banaz esango dotsut, Altuna, hau bergarakua, ondiok anaia bizi da, Jerardo Altuna, haretxek ekarri auen […] segadoria, lenenguetakua hona.
-Bai, baiña hori kontu barrixa da.
-Barri-barrixak. Ze urteaz…
-30 urte?
-30? Ez, eztot uste. Gehixau, gehixau.
-Baiña segadoria gasoliñaduna?
-Petroleuaz.
-Bueno, petroleuaz.
-Bale, bien. Baiña artien dana eskuz ebaitten zien. Ta eskuz ebaitten […] Ta akordauten naiz egun baten. Hori ehiztarixa zan, zera, haundixe, hori hil zan bera, e? Jerardo. Ta harek, e, neu be bai ehiztarixe, neu be bizi guztien izanda ta. Ta hareaz lagunak giñen eta egun baten esan oskun, joer lagunduko osteun hantxe eukela makiña bi ekarritte, ta Olaeta badakitzu nun dauen?
-Bai, gutxi gorabehera.
-Bai, hortxe. Olaetara lautada-lautadara ta haraxe propagandia ittera fan bihar dauela ta lagunduko otseten. Hartu makiña bixak eta etorri zan behera, ta jun giñen haraxe. Ta jentie batzuk uuuh! Makiñe honek bedarra asko izteok, batzuk, eta besta batek, baiña betik izaten da baten bat. Bedarra? Baiña bedarra gero be sobrau in bihar jakuk. Neuretako makiña bat, eta bi makiñak hantxe saldu zittuan, lelingokuak honaxe ekarri zienak.
-Baia Olaeta Araban, ezta?
-Bai, Oleta baAramaio, Aramaiokua da Oleta, Otxandixo onduen. Hantxe saldu zien lelengokuek, ta handitxek hasi zien gero horreik makiñok gero ba gehixao ta gehixao, ta beste klasiek eta…
-Baiña zeuek be ekarri zeuein?
-Bai horixe.
-Hamen zelaixak nehiko pendizien…
-Lau lagunen artien erosi geben guk. Bat horixe, Rufinon anaia, ta besta bat beziñue, ta neuk. Hiru? Hiru lagunen artien. […] Ondiok gaiñera makiñia bizi da; euko dittu 50 urte baiña! Ixa 40 urte baiña!
-Ibilli ezta ingo.
-Bai, bai, ondion be. Ointxe fastixau ezpada. […] Azkenien nik itxi notsan ta kitto!
-Horreik museuan gordeteko modukuak dira, e?
-[…]

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia