Lehenengo sega-makina <p>Belar zelaiak bazituzten, negurako belarra gordetzeko. Segaz ebakitzen zuten belarra, harik eta lehenengo sega-makina ekarri zuten arte. Bergarako Jerardo Altunari erosi zioten, "Rapi" markako petrolioz elikatutako sega-makina. Oleta auzoan egin omen zuten lehenengo sega-makinen lanaren erakustaldia. Beste bi auzotarrekin batera erosi zuen Patxik bere lehenengo sega-makina. Ia berrogei urte ditu makina zaharrak, baina belarra ebakitzen jarraitzen du.</p>

Lehenengo sega-makina
Patxi Elejalde Plazaola
- ahotsak.eus