Ezkondu arte Mugertzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-061-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ibarragoiko Mugertza baserrikoa zuen ama, eta aita Etxaguen auzoko Labeagabekoa (“Labia”) baserrikoa. Mugertzan bizi izan zen ezkondu arte.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: ARA-061/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Aitte ta ama nungua zeuken?
- Nik ama, ama hamengoxie kalekue, zuen etxe ostekue, Mugertzakue. Ta aitte Labiakue (Labeagakoa).
- Etxanekue (Etxaguengoa).
- E?
- Etxanekue (Etxaguengoa).
- Etxanen (Etxaguen), bueno bai Etxanguen edo Labiakue (Labeagakoa).
- Gantzakue.
- A, Gantza da?
- Etxaguen.
- A, Labia (Labeaga) Etxaun (Etxaguen) da. Bai.
- Eta hazi nun in zitzen?
- Ni? Han, Mugertzan, Ibarragoixen. Jaixo ta bizi, hantxe. Ta...
- Ezkondu arte?
- Ezkondu arte. Hogeta zazpi urtekin ezkondu nintzen, ta harrezketero hemen...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!