Aramaio (Araba)

Doroteo errementaria

Doroteo errementaria <p>Errementaria bizi zen etxetik gertu. Aizkorak, aitzurrak... uretan sartzen zituen, gero txispa batean, mailuarekin jotzeko. Lan txarra izaten zen. Gurdien gurpilen burdinazko ertza, ubela, prestatu egin behar zen. Lagun biren artean konpontzen ziren ubelak. Genaro perratzailea. Doroteoren semeak ere ikasi zuen perratzaile.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-061-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errementaria bizi zen etxetik gertu. Aizkorak, aitzurrak... uretan sartzen zituen, gero txispa batean, mailuarekin jotzeko. Lan txarra izaten zen. Gurdien gurpilen burdinazko ertza, ubela, prestatu egin behar zen. Lagun biren artean konpontzen ziren ubelak. Genaro perratzailea. Doroteoren semeak ere ikasi zuen perratzaile.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Domeke: [Felixen] bizi izen zana, bizi izen zan lehen, lehenau, errementaixe! Han bizi izen zan errementai bat.
- Zuk ikusiko zauen zelan lan eitten auen…
- Domeke: Bai, bai, eta… ze lan, ze lan txarrena auken ta dana… [Ekin] auenien… ba, por ejenplo, atara horreik… luzetu in biher zittuenien /bizittuenien/… aixkorak, eta, atxurrek eta, ezta? Ba, han sartu biher izeten /bizeten] auen, lelengo sartu horretan, uretan, gero sartu han mailluaz joteko, txispa baten, ta oso lan txarra ixeten zan. Ta beste bat oso txarra, orduen burdi asko eoten zan, oin ez dau /eztau/ burdirik eta, horreik errubera moruik bez, baiñe ugela esaten jako burdixei ifintten jakon burdiñazko… ertza.
- Gurpilai?
- Domeke: bai, gurpilei; ta, ha sartzen auen… ha preparau in biher zan /bizan/ lelengo, ta gero egurrekin indde eoten zan erruberie, ta ha lagun bixen artien zuluek eukitten zittuen ugelak, ta ugelai sartu untza batzuk, ebatu untzai, ta sartu in biher izeten zan. Ai! zenbat juramentu botaten auen!
- Beste hiztun bat: ta gero perratokixen be bai…
- Domeke: Doroteo auken izena.
- Errementarixak?
- Domeke: Errementaixek.
- Doroteo…
- Domeke: Doroteo.
- Eta zer izaten zan, bera auzoko…?
- Domeke: bai, hamengo, hamengo ingurukue, hamengo ingurukue, bai! Hamen beste errementairik nik ez neben ezautu, […].
- Beste hiztun bat: bai, Genaro auen bat, ezta?
- Domeke: A! Baiña [perratzaillie] zan ha! Ha zan behixek eta astuek eta zaldixek-eta perretako! Ta bestie zan errementaixe… gero perretan ikesi auen Doroteon semiek, ta harek be itten auen perretan be.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia