Lixiba egitea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ANT-077/023
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
-Erropak eta?
-Lixibia, lixibia eitten zan orduan. Beheko sua, eta han egosten zan eta aldamenian egurrezko barrika bat sutako hautsa eta erremuakin eta. Lixibia eitten zeben, ni akordatzen nok horrekin.
-Puxetia.
-Hemen lixibia esaten jakon. Han izarak eta zerak garbitzen zien. Ur berua beheko sutan berotu eta bota haura handik handdik behera, eta azpixan atzera eta hori. Hori uste dot basarri danetako sistemia izango zala hori.
-Gero hautsa ta kentzeko?
-Gero albergan. Aurrian "pietarrixa". Pietarrixa esaten jakon hango harrixai eta albergan sartu eta han aklarau eta gero zerian, etxe aurrian alanbretan esegi eta. Bai, hori basarriko daneko kontua zan hori.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!