Gaueko eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaueko eskolara baserriko jende asko joaten zen. Eskola partikularrak. Lehenengo eskolan doktrina, gimnasia eta instrukzioa. Irakurtzen ere bai, baina idazten gero ikasi zuen gehiago. Neguan bakarrik izaten ziren, iluntzean ordu pare bat.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: ANT-077/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala , Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
-Hamabi arte normal?
-Normal, normal. Gero, handik aurrera, negu partian sobre todo, egoten zan hori Gaueko Eskola. Eta basarriko jente asko orduan, nere moduan ba nere lagunak, nere kuadrilla inguruko danak ba urte bat edo bi gehixao-gutxitxuao, baiña... Gabeko eskolak egoten zien, eskola partikularrak esaten jakon, gabeko eskolak. Batzuk ibilli giñan, beste batzuk ez. Eta ni orduantxe ba orduantxe zerbaitt ikisi giñuan, zegatik eze gure lelengo eskolia ez zan izeten dotriñia, gimnasia, istruziñua... Maestro nazionalak horrek erakusten oskuen guri umetan, mutikotan.
-Dotriña, gimnasia eta istruziñua?
-Bai. Hori, hori...
-Eta kontuak eitten eta irakurten eta holakoik ez?
-Gutxi, gutxi, gutxi... Bai, irakurtzen ikisi giñuan irakurtzen eta. Baita, bai, lau reglak behintzet, sumarra, restarra ta dibiditzen, eta kebrauak esaten jaten orduan, aillegau giñan hareaiño be eskoletan, baiña gero ya hau puxkat problemak-eta, idazten eta diktauak eta, horrek ya geruao.
-Horrek gabaz ikasi ziñuzten?
-Horrek gabaz ikasi giñutzen. Irakurtzen eta historia puxkat eta. Gabaz, e, gabeko eskolan.
-Eta gabeko eskola horreittan zenbat urte arte egon ziñan?
-Ba hor egongo nintzan ni hemazazpi bat urte, hemezortzi urte. Gaiñera horrek neguan izaten zien bakarrik, e. Negu-partian, e. Egunez lana ein basarrixan eta gero illuntzian eskolara. Gero granujerixa bazuk eitten giñuzen eskolatik ertendakuan gabian eta hola izeten zan. Juerga bat izeten zan, e, baiña...
-Gustora eskolara.
-Gustora eskolara. Eta eskolia izaten zan ba ordu pare bat edo hola egunian, e. Illuntzien zazpietatik, seiretatik zortziretara edo izeten zan eskolia. Eskolako ordua hola izeten zan.
-Baina neguan, gabian lanik ez zebenian eitten.
-Bai, bai, neguan, neguan. Egunez lana ein eta, basarrixan edo tokatzen zan lekuan eta gero illuntzian eskolara. Hori hamabost, hamasei-hemazazpi urtera arte hiru bat negu eingo nittuan nik. Eta lehen esan dotena: ikisi giñuan apurra orduantxe ikisittakua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!