Arazorik ez militarrekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ANT-075/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Nazionalak sartu ziranian be akordatzen naiz, gure ama bazekitzu zelako ona zan, gu bialdu giñuzten beste etxe batera, porsiakaso. Eta aitta ta ama bixak hementxe geratu ziren, eta harek bai alde batekua bai bestekuari, danairi ondo in zotsen, danairi ondo in zotsen, danari. Eta gero etorri giñen etxera ta gu be ondo hartu giñuzten ta ez zan izan horrekin problemarik.
-Hemen Antzuolan etzan egon tiroteorik eta holakorik, ezta?
-Bueno, ba, sartzeko egunien, Antzuelan sartu ziran egunian, gu beste etxe baten, amandrien eta aittajunen etxian azpixan geunden eta tiroteuak entzun gindduzen. […] mendi batetik, gure genden […]botatzen zittuzten. Gero orduantxe maristetako etxia erre zeben, elizia erre zeben orduantxe.
-Baiña hori erre euein gorrixak edo bestiak?
-Ba ez dotsut esango, ez dakit! Ez dakit zeintzuk erre zeben, ez dakit.
-Orduen zuek tiruak entzun zittuein, e?
-Bai, bai, eta bilddurra ederra pasau be bai, bilddurra ederra pasau be bai.
-Eta zuk ze uste dozu, lehengo… ez dot esaten gerra denporakua, baiña zu ezkondu ziñen garaixan, berrogeita hemeretzixan esan dostazu ezta? Hor, garai hartako taberna girua, oinguakin konparauta hobia zan, txarragua zan, ze diferentzia ikusten dozu?
-Ze ederra zan haura! Gure tabernia oso alegria zan, oso alegria. Lehen esan dotsuten moduan, Irimoegiko, auzo bat esaten jako, eta handik etortzen ziren, meza nagusixa izaten zan hamarretan. Etortzen ziren gizon harek meza nagusittara, itten zaben rekorridua herri guztien, baiña azkenian gurera joten zaben danak. Ardaua eratia, besterik ez, ardaua eraten zeben eta hirurak aldien edo hola akordatzen jakuen, zeozer hementxe jatzia be. Amari esaten otsan, “Guadalupe! Baukon saldarik edo?” eta “bai”, eta hiruretan bazkarixa. Gure amari hasarre bat emuten zotsan, zeatikan gustatzen jakon hari be ba seme-alabak eta danok ahal dala batera bazkaltzia, eta ordu haretantxe bazkarixa eskaketan zoskuen. Ni akordaitten naiz ze, gabera arte egoten ziren, eta gero gabian gehixenak mozkortuta joaten ziren, eta bidian hor, bide bazterretan geratuta eta.
-Lo.
-Bai, hurrengo egunerarte igual.
-Etxera aillegau ezin.
-Etxera aillau ezin. Bai, bai, zelebriak.
-(…)
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!