Antzuola (Gipuzkoa)

Merienda 'ardotsua'. Italiarrak Ondarren

Merienda 'ardotsua'. Italiarrak Ondarren <p>Olan lantegiko langileek eguneroko merienda hartzen zuten Ondarren: baso handi bat ardo, ardotan bustitako ogiarekin. Gero kantuekin alaitzen zuten taberna. Mozkor eta karta-jokalari xelebreak pasatu ziren Ondarretik. Gerra garaian, bederatzi hilabetez egon ziren Antzuolan artilleroak. Italiarrak Ondarrera joaten ziren jatera, eta ondo portatzen zirela dio Bego&ntilde;ak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olan lantegiko langileek eguneroko merienda hartzen zuten Ondarren: baso handi bat ardo, ardotan bustitako ogiarekin. Gero kantuekin alaitzen zuten taberna. Mozkor eta karta-jokalari xelebreak pasatu ziren Ondarretik. Gerra garaian, bederatzi hilabetez egon ziren Antzuolan artilleroak. Italiarrak Ondarrera joaten ziren jatera, eta ondo portatzen zirela dio Begoñak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mahai haundi bat geukan han, eta illuntzian urtetetzen zeben bost eta erdietan fabrikatik, eta meriendia itten zeben, meriendia.
- Etxera fan aurretik…
- Hona, gurien. Eta meriendia izaten zan baso haundi bat ardao, ogixa busti eta haura izaten zan haren meriendia.
- Ogixa ardautan bustitta?
- Ardaotan busti eta ha meriendau, edo sardiña zaharren batzuk eta holaxe. Eta gero danak ardo puxka bat eran itten zeben, eta moxkortxon bat edo gehixenien harrapatzen zeben. Kantuan, segiduan kantuan hasten ziren, oso alegria zan gure tabernia, egi-egixa. Zenbat barre itten giñuan, zenbat barre! Beste tipo bat zeguan, (…) gizon bat, eta mozkorrak harrapatzen zittuen kasik egunero eta lagundu in biher izaten jakon hari etxera. Eta beste neska batek eta gure aittak, Jose Marik, bixak heldu bixkarretik eta laguntzen zotsan, eta berak, gizonak, esaten zeban “adelante, atrás no, adelante”, esaten zeban berak eta laguntzen zotsen etxeraiño, eta bere giltzia emuten zotsen eta hantxe pasilluan etzanda laga eta etxera atzera etortzen ziren; eta gau guztia han egongo zan haura. Hurrengo egunian zortziretarako lanera. Gero beste batzuk ba, oso zelebria zan beste gizon bat, baserrikua, sindiko edo zeguan udaletxian, eta hari jokuan asko gustatzen jakuan egittia. Eta jokuan irabazten, erderaz be gure antzera zekixen ta, jokuan egittia gustatzen jakon ta irabazten zebanien esaten zeban, “¡nosotros somos los ganaos!”, irabazi ein zebela esatearren “¡nosotros somos los ganaos!”.
- Guarda zibillak eta etorten ziren? Edo soldauak-edo?
- Bai, bai. Gerra denporan hementxe egon ziren beatzi hillabetien artilleruak, eta harek ere gurera, jatera-eta…
- Franconak?
- Bai, artilleruak, Francon denborakuak. Eta gurera etortzen ziren harek, jan ta oso ondo itten zeben e?
- Eta hau be bai?
- Bai, bastante. Oso estimau zeuken gure ama harek, danak. Italianuak egon ziren.
- Fazistak.
- Bai, italianuak eta artilleruak, danak egon ziren hementxe. Eta ba jente… gurekin ondo portau ziren harek.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia