Elgoibar (Gipuzkoa)

Anaia bat gerran hil zitzaion

Anaia bat gerran hil zitzaion Josefa eta ahizpa etxetik beste baserri batera eraman zituzten, gorriengandik ezkutatzeko. Anaia bi soldadu eraman zituzten gerrara, eta euretako bat han hil zen, Teruelen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Josefa eta ahizpa etxetik beste baserri batera eraman zituzten, gorriengandik ezkutatzeko. Anaia bi soldadu eraman zituzten gerrara, eta euretako bat han hil zen, Teruelen.

Transkripzioa

-Eta zu ez ziñuzen harrapau gorrixok kozinarako?
-Ni e, hori enterau giñan gu ze in zeben; ta nere aittak eta amak, hor Eguen edo hor beheraoko basarri eder hori, oin hemen zuri bat, hara bieldu umiak gu aizta bixok. Nik hamasei urte neukazen eta bestiak hamaika edo, hamar euko zittuan, eta horra bieldu basarrira. Eta anaixak, anaixa bat hil zana, eta artian ez zauken ba eruanda soldau edo, gerrara ez zeben eruanda, anaixa bixak ni ezkondu nitzan Armuetara, behera, harek mutilak hona eta neskak Eguenera, Eguen baserrira. Hantxe egon giñan gerria, hemengo frentia jun arte.
-Gero zure anaixak ez zittuen harrapau zerak?
-Gero, baiña gero kintetatikan hots eitten ziuen eta derrior jun bihar.
-Pedro be holaxe joan zan.
-Bai, Pedrok ere urte mordua ingo zaban.
-Bost.
-Bost, hor dao ba.
-Pedrok ere urte mordua. Eta bizik etorri eta guria hil zan gizajua.
-Gerran edo?
-Gerratian hil zatan neri anaixa bata, bestia etorri zan etxera baiña.
-Nun hil zan?
-Teruelen.
-Zela eukan izena horrek?
-Antonio Gabilondo.
-Gorputzik billau zeben edo?
-Keba! Iñork ez zaban aztarrenik billau. Ezta bere kinto lagunak ere, bertan zaudenak ere. Ibilli zian, ta anaixa neria ere bai, beste anaixa zarraua, eta haura ibilli zan billa baiña aztarrenik ez giñuan billau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia