Umetako bizimodua baserrian; lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ANT-067/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Arratsaldian eukitzen zenduen denporarik jolasian eitteko edo?
-Bai, batzutan harrapatzen giñuan, baiña gero ardixak ekartzera mendira joan bihar igual artian udia bazan. Neguan ez, neguan etzan egoten denporaik, baiña udia baldin bazan artian lana, edo ittulan, souan labrantzan zihar doianian, ganauen aurrian ittulan izeten zan. Guk zenbat kilometro eitten ete giñuan? Zortzi urte edo zazpikin hasitta ganauen aurrian ittulan. Oiñ gimnasiara juten die. Oiñ gimnasiara danak.
-Ittulan eitia aspergarrixa zan?
-Aspergarixa? Amorragarrixa. Hala be atzian... Izeten zan ittulia irixak, eta irixen atzian erreminttia ebaltzen zan. Burdiñaria edo goldia edo lokesea. Eta atzian hari helduta ibiltzen zan aitta edo anaen bat edo, eta zuzen ibilli bihar eta ganauak zainttu bihar zuzen arrastuan. Eta atzian hondrau samarra baldin bazan ondo, baiña batian gora eta bestian behera, atzian desesperau samarra baldin bazan, je! Azkenerako mangauta, e! Ittulia kantsautakua gaiñera, ixa gaixotzeraiño. Guk geunkan labrantzia haundixa. Zenbat buelta eiñ ete giñuan guk? Zenbat kilometro eitten ete giñuan egunian?
-Terrenuak gaiñera askotan aldapan.
-Aldapia. Aldapia edo bai. Honek baiño aldapiaua. Hala be goi samarrekuak eta aldapa haundixauak. Eta gero bixkarrakin lurrak gora jaso ta. Horrek danak eitten ibilitta gare gu. Gure anaia puxkat hola arotzerixan be puxkat eitten zebana zan, eta karro bat ein zeban, eta karruakin, ganauekin. Kabliakin karrua ipiñi eta ganauak behera tiratu eta karrua gora lurrakin.
-Ederra delantua, e.
-Bai. Baiña hola mugiak eta zerrau zeren tokixan harekin ezin ibilli, eta haura bizkarrakin jaso bihar han; eta holaxe. Bizi.
-Eta hori lan hori ze eitten zan, urtian behin edo?
-Urtian behin, bai. Udaberrixan jeneralian. Arto-ereitte aurrian ba... Tontokerixak diela oiñ esaten dabe eta. Aber zer egin giñuan ba hola ibilitta! Ez, baiña. Jan edo jantzi ein bihar baldin bazan, ein bihar zeoze.
-Eta aldameneko basarrittan usatzen hola kablerik?
-Aldameneko basarrittan auzo dana juntauta igual; danak hola illaran jarritta, batak bestiai emon otxarrena; zestokada bat bata bestiai emon eta bide saillian, hemendik hango baserrirañoko bide saillian igual. Illaria jarritta lurretan eta. Traiekto luzia zeuan tokixan. Gu asko ez, lurretan bixkarka asko ez giñuan eiñ. Zeoze bai hola muga txikixak zeren tokixan, baiña karruakin jeneralian. Baiña hala be jaso ein bihar eta bota karrora be eta, harrotu be ein ein bihar eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!