Antzuola (Gipuzkoa)

Gerraosteko egoera; kalean gosea

Gerraosteko egoera; kalean gosea <p>Familia kontuak. Senide asko etxe bakoitzean; bai baserri inguruan eta baita kalean ere. Gerraostean kaleko jendea baserrira joaten zen lanera "tripa-truke".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia kontuak. Senide asko etxe bakoitzean; bai baserri inguruan eta baita kalean ere. Gerraostean kaleko jendea baserrira joaten zen lanera "tripa-truke".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Familia haundixak izeten zien...
-Bai. Jeneralian bost-sei edo gehixao, hortik beherakuak gutxi. Lautik behera, behintzet familixia izeten zebenak, edo batez edo...
-Hori zer izeten zan askotan, basarrixan esku asko bihar zielako lanerako edo...
-Keba. Kalian be halaxe izeten zien orduan. Askok bai behintzet. Kalian be ze zauan ba? Antzuelan bi kurtiderixatxo, eta basarrixan danak bizimodua etara bihar jentiak. Han zebitzenak be asko basarrira jate aldera gerria pasau zanian, gosiak.
-Kaleko jentia basarrixetara joaten zan gerra sasoian?
-Asko. Jate aldera basarrira orduan, lana eindda. Gari-ebaitzetan eta, jornala ta, jendia basarrira. Urten ein bihar, kalian ez zeuan ezer eta!
-Orduan basarri askotan kaleko jentia eukiko zenduen.
-Patatia sartzera-ta mendira kaleko jendia. Baserriko saillen bat hartu eta otia bazeuan etara eta labrau, eta patatia; urterako patatia hartzen bazeban, hauraxe. Eta bestela gosia pasau bihar.
-Bizimodu gogorra.
-Gogorra bizimodua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia