Baserriko bizimodua guztiz aldatu da azkenengo urteota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bizimodua zeharo aldatu da. Lehenago artoa eta garia ereiten ziren batez ere. Patata gutxi, gaurko aldean. Ganajatekoa ere ereiten zen. Belar-ondoa.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ANT-065/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Natura » Meteorologia , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
-Esan dozu ingurua asko aldatu dala. Lehen dana labrantzia zala.
-Hoixe, danak lanera joanda eta, beste bizimodu bat.
-Lehen ze labratzen zan?
-Dana. Artua eta garixa. Orduan hainbeste patata ez zan ipintzen. Oin patata gehixao ipintzen da. Lehen sasoe baten, gu gaztiak giñanian, patatia gutxi ipintzen zan. Baiña artua eta garixa.
Justina: Eta erromalatxia ganauandako.
-Ganaundako zeoze ereitten zan, arbixa edo?
-Arbixa be bai.
Justina: erromalatxia botatzen zan edo arbixa be bai negurako. Oin be bai.
-Garixa kentzen zanian, gero arbixa ereitten zan agostuan. Eta negua ba harekin pasatzen zeben ganauak. Ba bedarra, bedarrondua, sekatutako bedarra etxian zelaittatik sekatzen zan bedarrakin. Oin be bai. Guk asko ez dou eitten, baiña hor ibiltzen ga zeozetan.
Justina: Seme-alabak laguntzen dabe eta, enfardadora eta tratora eta katxarruak ipiñita dauzke, eta bueno. Etxeko zelaixen zera garbittu ein bihar. Bestela sasixak hartzen dittu. Bedarra be lagatzen bozu, haura be erre edo zeoze ein bihar dozu /bihozu/. Orduan ba udan bedarrondo puxkat batu negurako, eta udaberrixan ba ointxe sartu dittugu ganauak.
-Bai, uda guztia kanpuan pasatzen dabe ganauak. Aprillian jarain eta ointxe hillabete inguru edo [etxeratu]. Bestela kanpuan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!