Antzuola (Gipuzkoa)

Basoa; garo-batzea

Basoa; garo-batzea Basoak nolakoak ziren; baserritik nahiko urrun zeuden. Garo-batzea udazkenean egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Basoak nolakoak ziren; baserritik nahiko urrun zeuden. Garo-batzea udazkenean egiten zen.

Transkripzioa

-Esan dozu zelaixak...
-Lehen labrautakuak oin zelai dare.
-Eta hemen inguruan basorik eta eukitzen zenduen?
-Harutzao dare [Kiruak]. Bestela basuak urrin hemendik. Garua-eta ekartzen zan orduan, baiña urriñetik.
-Hemen orduan basorik-eta ez zeuan.
-Ez ez zeuan. Zelai. Harrezkero sartu dia zelai saillak piñu, zegatik eze [basarrittik ez zeuan jarririk eta].
-Basuak orduan urrin?
Justina: [...]
-Altzetatik... Alderdi hontara, baiña urrin. Antzuelako terrenuak dia ba gaiñeraiño, mendi gaiñeraiño. Asko dauzke hor basuak alderdi hortan, geuk be puxketa bat han daukau.
-Urriñera joan bihar izaten ziñuen garotara...
-Bueno, haura basua zan. Garua geunkan hemen, e, alderdi hortatik be bai eta hemen Irimo aldetik. Bai, orduan lelengo ebaitzera eta, gero ekartzera eta, irixekin hementxe ibiltzen giñan. Urrin juan bihar eta, negurako ganauendako garua ekarri bihar. Oin garorik ez dau ekartzen, baiña hor jiratzen dia, bedarrondotara edo, aska hondarretatik garbittu eta. Orduan uda atzenian garo pillia ekartzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia