Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriaren historia

Baserriaren historia Baserriaren historia. Garai batean dorrea izandakoa. Harlanduzko hormak; armarria. Antzuolako medikuaren etxea izan omen zen garai batean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriaren historia. Garai batean dorrea izandakoa. Harlanduzko hormak; armarria. Antzuolako medikuaren etxea izan omen zen garai batean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu basarrixan jaixotakua zara, gitxi gorabehera badakizu honen istorixia edo? Zure familixakuak beti egon dia hemen?
-Bai. Baiña hau torria zan. Arlandua-eta, Iralatorre, baiña izeten dia ba kastilluan moduan etxe haundixak. Eta hau bota ein zeben. Gure ama difuntia ezkondu aurreko urtian. Hemen zeren arlanduak, dibujuak dauzkenak horrek haundi horrek izeten die ba, harrixak. Oinddio badare hor bistan, ipinitta. Bai. Horrek zian, fatxadia zeuan bestekaldetik. Orduan [...] alde batetik bestera. Nik ez dakit, baiña lehengo fotografixia hortxe dao. Eta hau zan Antzuelako medikuan eta basarrixa. Gero obria ein zeben.
Justina: Hau lehen zan fatxadia.
-Jesus, ze ederra!
-Dana arlandua. Alderdi hortatik zeuan, baiña.
Justina: hemengo eskudua Bilbora eruan zeben. Hau medikuan etxia zan, eta medikuak hau saltzera orduko zerera eruan zeban, Bilbora.
-Hau etxia... Urretxun be badao, Ipiññarritta, ez dakit dakizun nun daren Irimo onduan?
-Ez. Ederra, e. Eta eskudua be dotoria.
-Baiña horrek danak eruan zittuen, e!
Justina: Hemen, klaro, liburua be etarata Iñigo; Ramirez, ezautuko dozue.
-Bai.
-Hori. Hori jun da fotografixak etarata ikustera. Eta ez zotsen laga pasatzen. Ez zotsen permisoik emon pasatzen haura ikusteko. Beste egun baten joan zienian joan zien eskillariakin, ixo zeben nolabait, eta oinddio egunen baten horrek etarako dau haura, haura fotografixia etara zebana.
-[...] zeukan dana fatxadia. Gero etorri zien eta ez dakigu, bota ein zittuen.
-Esan dozu bota zebela zeure ama ezkondu aurreko urtian. Gutxi gorabehera ze urte?
-Ba larogeta bat, larogeta bi. Larogeta bi-hiru. Larogeta bat dauzkat oin. Larogeta bi-hiru obria ein zala.
-"Veinte" inguruan?
-Etxia ein zan hurrengo urtian ezkondu zan gure ama. Eta gero gu izan giñen. Pentsa eizu hortik. Gu beintikuatruan jaixuak ba... Beintidosian edo, ezkonduko zan edo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia