Goikoetxe baserria nolakoa zen gerra aurreko urteetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goikoetxe baserria nolakoa zen. Sukaldean txapa zuten, gerra aurretik. Garbitasuna. Ur-korronterik ez etxean. Kobrezko galdarak adornurako. Komuna. Etxean logelak non, zenbat.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 06a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ANT-057/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta basarrixa, zeuen basarrixa, Goikoetxe, zelakua zan? Ze zan, basarri txikixa...?
- Ee, normala izengo zan ordurako. Harek zeuzkan: ganbaria; gero, ataixa esaten jakona ta ganau-zaltaixa ta hori beste zer bat, etxian zer bat, behian. Hiru zer. Eta gero zeuzkan: bat, bi, hiru habitaziño, pasillua eta sukaldia. Eta hori bai, orduan leku askotan ez zeuana: ekonomikia, txapia ederra. [Nueve ocho]. Haura guri amak badakizu zela garbittu ereitten zoskun astero-astero? Geiñera ixo bai, eta hankiakin, papel de lijakin; hola beittu ta ikusteko moduan arpegixa. Orduan leku askotan ez euen, baiña gurian bai.
- Eta ekonomikia, ze esaten dozu, gerra aurretik?
- Txapia. Bai, bai, bai.
- Jolin, ba, adelantua...
- Bai, bai.
- Bai. Hala ta guztiz be beheko sua eukiko zenduen, ez?
- Bai! Hori bai! Han taluek eta ederrak [...] zien.
- Eta beheko suori zer zeuan bazatr batian...?
- Bai, holaxe sukaldian. Ekonomikia ta zera hola, fregaderia ta gero hola. Urik ez geunkan etxien. Urik ez geunkan etxien orduan artien. Ez. Zer bat, barrika bat, ipiñi, ta eurixa eitten zebanian, haura hartu. Eta haura, ba, ez dakit, ontzixak garbitzeko ta gauza askotarako. Eta gero, eratekua, ba, beherao jun biher billa, behera jun biher.
- Beheko sua, zuk entzunda dakazu amari edo aittari edo batenbati, erdixan egon zala sasoiren baten?
- Bai, entzunda bai, baiña gurian sekula ez. Baztarrian. Entzunda bai, ta ikusitta sekula be ez. Iñun ez dot ikusi erdixan, baiña egon da, etxe batzutan egon da, egon zan.
- Eta sukaldian ze gauza egoten zian?
- Sukaldian? Ze esango dotsut, ba, nik ze egoten zien? Beste gauza bat esango dotsut. Galdarak, kobrezko galdarak. Zuk ez dakizu, ezta?
- Zer, erropia garbitzeko-edo?
- Ez, ez, ez, ez, adornurako. Beste... Hari lanik ez gontsen ereitten. Hola, apala bat zeuan atzian bueltan, eta han bat horixa eta beste bat butano kolorekua. Eta harek be ederki garbittu biher izeten zien, e! Binagriakin ta gatzakin. Ta gero euzkittan sekatu. Bai. Eta gero zeuan, ba, bueno, holako armaixo bat. Han trastiak sukaldekuak-edo. Gero a(ra)sia esaten jakona beste bat, han gauzak, ba, egoten zien han be. Eta beste... erropia eukitzeko txintxilisko zer bat eta, ba, holaxe.
- Hori sukaldian.
- Bai.
- Eta gero, beste habitaziñuak...?
- Beste habitaziñuak: bat zeuan, aittana ta amana, hiru maillatxo ixo eta haintxe sukaldetik; eta bestiak zeren handikaldera jun, ta harutz jun, pasilluan. Ta baztarrian komuna.
- Eta komuna bazekazuen...?
- Bai, bai. Urik barik, baiña komuna bai.
- Eta habitaziñuak, sasoiren baten danak batera lo eitten zebela edo halako habitaziño haundiren bat [...]...?
- Ba, igual bai. Bai. Amandria bizi zan arte bai. Ni justo-justo akordatzen naiz amandria hil zana. Ez dakit ze urtetan hilgo zan. Baiña ordura arte bai. Amandriana, gero mutillena, neska... aiztena, eta aittana ta amana, laurak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!