Antzuola (Gipuzkoa)

Kantoeka zelan egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Kantoeka zelan egiten zen. Txintxurruska nola egiten zuten; kalderonka jolasten zuten askotan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kantoeka. Hori kantoeka zan hori arbolakin, arboletan ta...
- Bai, pelotiakin ibiltzen zan.
- Pelotiakin.
- Hori ze zan, danok alde baten ipiñi ta batek pelotiakin...
- Gu illaran. Gero gehixenien bankuan jartzen giñan. Eta handikan botatzen zeban pelotia, ba, lehelenguari. Harek, ba, hartu harek ta [ahalik eta gehixen]...
- Eskuetan retenidu ez zeban ein biher e...!
- Ez, ez, ez, ez. Pelotan bezela bota bihar ziñuan.
- Eta gero ein bihar ziñuan zuk, bost leku edo ikutzeko baldin bazeukezun bestiak haura pelotia hartu ta hona etorri bittartian, harek ikutu ta zure lekura juaten baziñen, ya pasa eitten ziñuan, baiña bestela, atzera berriz jun bihar ziñan pelotia botatzera. Horixe.
- Oseake, gelditzen zana gelditzen zan pelotia botatzen han...
- Bai, ez bazeban [lehenao urtetzen] hor zera... ba, zuk pelotia eskuekin jo ta bota ta haura billa zoian bittartian, zuk horrek, arbola horrek ikutzeko... [...] baiño lehen hartzen bazeban pelotia [...] ta joten bazinutzen, ba gero zu pelotia botatzen ta haura han.
- Gero kalderonka ta be bai. Guk jolasak holakotxiak, txintxurruska ta kalderonka ta...
- Bai, kalderonka...
- Tortoloska be bai...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia