Antzuola (Gipuzkoa)

Bidegintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bideak eskuz egin zituzten. Harria ateratzeko, dinamita erabiltzen zuten. Neguan egiten zituzten bide horiek, baserrian lan gutxiago egoten zen garaian. 7 urteko lana izan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan artian nola hemen ez zeuan ez kamiñoik, bakarrik pistak, eskuz ebai giñutzen honek. Hasi han, Larrebarren, beheko errotan hasi eta geure etxetaraiño danak eskuz. Danak eskuz ein zien!
- Eta pikua hartu ta palia hartu ta...
- Piku eta pala, bai. Eta, gaiñera, enkatxua ein jakuen harrixakin, ta harrixa kanteran. Eta kantero formalak einda ibili giñan gaiñera, e! Orduan ez zeuan gaur bezelako zerik. Juten giñan muniziño eske Guardia Zibilleana Bergarara eta geuk nahi giñuan muniziñua konsegitzen giñuan. Emoten zoskuen dinamita, emoten zoskuen harrixa kanteran geuk etaratzeko. Eta, halaxe, geuk pistoletekin eta porriakin, --pistoletekin eta porriakin, e!-- [zuluak] ein, kargau dinamita eta geuk jaurtitzen giñutzen tiruak eta harrixa etaratzen giñuan. Eta harri haura dana, batetik, izeten zan kamiñua zabaltzeko eta, bestetik, balio izeten zoskun, ba, gero kamiñuari enkatxua, zorua eitteko. Ta horrek bideorrek kostau jakun guri, ba, [nik dakit], sei edo zazpi bat urtetako neguak. Udan, ba, basarrixari atendidu bihar izeten jakon, baiña neguan etxian geratu andria ta besten bat lanak eitteko, ardixen jirarako ta gizon bat, behintzat, juaten giñan horrek pistaorrek...
- Baiña auzoko basarri guztietatik bat edo beste?
- Bai.
- Eta egualdi txarrakin?
- Bai, bai. Edurrakin be bai, e? Ibilitta gare, ba, oinbeteko edurra, aterri goittik, ezta? Baiña oinbeteko edurra. Kendu, eta ibilitta gare kanteran ta bai lurrian, pistia ebaitzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia