Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bedeinkazioak; ohitura zaharrak

Bedeinkazioak; ohitura zaharrak <p>Trumoia zegoenean, kanpaiak jotzen ziren. Abadea baserriz baserri joaten zen soroak bedeinkatzera. Bedeinkatutako kandelak; hildakoren bat zegoenean, haren etxera kandela bedeinkatua eramaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Trumoia zegoenean, kanpaiak jotzen ziren. Abadea baserriz baserri joaten zen soroak bedeinkatzera. Bedeinkatutako kandelak; hildakoren bat zegoenean, haren etxera kandela bedeinkatua eramaten zen.

Transkripzioa

-Eta holan hodeixe ero derrepentian zertzen zanien, kandelak edo, kanpaiak joten zien, eta abadia baserrixetako soluetara joaten zan, konjurua. Ez dakit zer esan dauen horrek berbiorrek. Eta bedeinkaketan ur bedeinkatuakin eta ibiltten zan hango garixak-eta eztaittezen estropiau eta horrek gauzok. Hodeixe eiñ ezkero ba estropiauko zien baiña hareik be aurrekuen kostunbriak.
-Eta kanpaiak ze jotzen zien?
-Kanpaiak joten euen hodeixa atorrenien. Eta etxe guztietan egoten zien kandelak bedeinkatutakuak. Eta bedeinkaketen zien marzuan edo, Amabirjiñia elixara sartu zaneko ebangelixuetan edo. Ez dakitzu? ba nik. Jesus haurra jaixo eta eleixara sartu zanien amabirjiñie. Eta orduen euen kostunbria kandelakin andra guztiak juateko elixara. Geu be juaten gintzen, desietan kandeliaz juateko. Han ixotu ta, eztakizu? Pena bat itxungitteko! Eta horrek kandela bedeinkatuok izeten zien, etxien eukitten zien, eta hodeixek eta atozenien ixotu eitten zien etxe guztietan horrek kandelok. Ez daixen kalteik ein soluetan eta horrek gauzok eitteko kandela bedeinkatuak ixoketen zien. Ointxe akordetan nabil, eta norbaitt hiltten zanien be, haren etxera kandelak erueten zien. Ez dakitt ze kostunbreagaittik, zegatik izengo zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia