Aretxabaleta (Gipuzkoa)

San Juanak Aretxabaletan

San Juanak Aretxabaletan <p>San Juanak Aretxabaletan; "txopua"ren ohitura nolakoa zen azaltzen du. Urteko kintoak joan behar izaten ziren gauez baserriren batera "txopua" ezkutuan hartzera; ondoren plazan ipini eta puntan aza bat jartzen zitzaion. San Juan sua; kanta zaharra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juanak Aretxabaletan; "txopua"ren ohitura nolakoa zen azaltzen du. Urteko kintoak joan behar izaten ziren gauez baserriren batera "txopua" ezkutuan hartzera; ondoren plazan ipini eta puntan aza bat jartzen zitzaion. San Juan sua; kanta zaharra.

Transkripzioa

- Eta San Juan bizperie be izeten zan oso inportantia, oso inportantia. Eta oin ekarten daue egunez-eta txopua-ta, ezta. Baiña han zan merittua basarri baten hartzia txopua eurak enterau barik, eta kalera ekarri basarrittarrak jakin barik.
- Ohitturia zein izaten zan orduan?
- Txopua ifinttia. Baiña oin be bai, e, oin be badau. Hori badao. Baiña oiñ egunez-eta ekarten daue. Baiña orduen gabien. Aurretik baekixien nun, nora joan bihar zien-eta.
- Eta zer izaten zan, txopua hartu eta ezkutuan basarrittarrak enterau barik...
- Bai. Baiña baekixien danak, e, eurena ez bazan aldamenekuen basarrikua izango dala, baiña txopua hartuko dauela.
- Baiña gero ze eitten zan horrekin?
- Ifiñi itten da txopua plaza erdi-erdixen.
- Eta zeintzuk joaten zian bila?
- Kinttuak.
- Plaza erdi-erdixan ipini eta zeoze eitten zan horrekin?
- Ez dakit zenbat denpora egoten zan ifinitta. Aza bat punta-puntan, eta aurten ifintten baauen altu, ba hurrengoreko urteko kinttuek altuua. Eta holan. Eta ifintten zan azia, oin ikurriña ta ifintten daue baiña azia.
-E ta gero suak-eta eingo zien, ez?
- Bai, San Juan bizperan bai. Eta kanteten auen herri guztiak San Juanen kantua. Eta nik [Barandiri?] esan nutsan oin urte bi dala edo. Zu, holan zuek kantetan dozuen moduen kontziertuetan eta holako dotore... Gaiñera ezta kantetakua holako dotore han plazan, ezta. Baiña papelak emon eta ensaiu bat ein-eta aurrerauko egunian, eta herri guztiak kantau daixela, lehenau kantetan zan moruen. "Bai, baiña, hori ensaiau ta..." "Ze, ensaiau barik" esaten dotsat. Danok junto ifini eta lehengo jentiek kantetan dou oin be. Baiña zenbat gare ba kanteten egoten garenak!
- Eta orduan jentiak ikasteko, zela dan kantua?
- Gura dozu /gurozu/ kantetia? Baiña hau ez grabau, e. "Igaz ere Sain Juan, Sain Juan zan eta/ aurten ere Sain Juan Bautista" Hori urtero kantetan dou. Aurten be daleketepego han egongo gare. "Igaz ere Sain Juan, Sain Juan zan eta/ aurten ere Sain Juan Bautista/ Jesukristoren lehengusua zan Sain Juan-Sain Juan Bautista/ Hau da egia dana guztia konsolatutzeko Euskal Herria. Hau da egia dana guztia konsolatutzeko Euskal Herria". Eta gero: "Ibai guztiak agortu dira/ arrai gaxoak egarri/ Datorren urtian mutikotxuak nun egingo dute igeri. Hau da egia dana guztia konsolatutzeko Euskal Herria."
- Ze politta!
- Bai. Eta lehenauko jentiok juntau eitten gare, baiña hori ein bihar litzake gaztiak, zuek gaztiok eta danok kantau.
- Eta orduan ohitturia izaten zan danok batera hori kantau.
- Bai, herri guztiak ekixen hori kantuoi. Eta oin be orduantxe geraketan garenok dakigu.
- Gero salturik eta eitten zan, mutillak eta?
- Bai, gero saltuak. Eta oin saltuek, klaro... Orduen baten bat erreten bazan ezebe ez zan pasauko baiñe gaurko egunien hori pasauko balitzake ba batien juiziuak eta batien hau ta bestia. Eta oin ifintten da zerkauta eta erdixen itten da sua, aldamenien [protekziñue ta], handik barrura iñor ez daila pasau. Eta gero ya gastetan doiala suoi, ba orduen atrebiduten dienak ba salto eitten daue.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia